Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

121. zk., 2017ko ekainaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3261

EDIKTUA, 68/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 68/2017 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Jose Andres Hernandez Montoya.

Abokatua: Maria Cristina Uriarte Perez de Arrilucea.

Prokuradorea: Isabel Gomez Perez de Mendiola.

Demandatua: Pedro Maria Hernandez Montoya.

Gaia:

Vitoria-Gasteizko lehen auzialdiko bi zenbakiko epaitegiko Justizia Administrazioaren letradu Yolanda Mendia Rodriguezek adierazten duenez, bi mila eta hamazazpiko maiatzaren hogeita bederatzian epaia eman da, eta epai horren idazpuruak eta epaitzak hau diote, hitzez hitz:

Nik, Francisco Javier Pablo Pablok, ikusi ditut 68/2017 judizio arruntaren autoak, gauza komun bat zatitzeko epaitegi honetan bideratutakoak, banaketa-txandaren arabera egokitu baitzitzaion. Gómez prokuradoreak egin zuen eskaera, José Andrés Hernández Montoyaren ordez, Uriarte letraduak lagunduta, Pedro M.ª Hernández Montoyaren aurka, zeina auzi-ihesean baitago.

EPAITZA

Baietsi egiten dut judizio arrunteko demanda, Gómez prokuradoreak jarria, José Andrés Hernández Montoyaren ordez, Uriarte letraduak lagunduta, Pedro M.ª Hernández Montoyaren aurka, zeina auzi-ihesean baitago. Ondorioz, etxebizitza honen gainean alderdiek duten jabekidetasuna azkendutzat deklaratzen dut: Villodas (Araba) udalerriko San Pelayo kaleko 7. zenbakian kokatuta dagoen etxebizitza – Gasteizko 3. zenbakiko jabetza-erregistroan dago inskribatuta, Iruña Okako 731. zenbakiko finka gisa, 3.919. liburukian, 14. liburuan eta 24. folioan. Halaber, horren zatiezintasuna deklaratzen dut, eta, ondorioz, alderdien arteko akordiorik ez badago, hau agintzen dut: enkante publiko judizialean saltzea, kanpoko lizitatzaileak onartuz, betearazpen-prozeduran tasatzen den prezioagatik; lortutako geldikina alderdien artean banatuko da, erdibana eta zati berdinetan, eta dagozkion gastuak kendu ostean, egongo balira.

Kostuak demandatuari ezartzen zaizkio berariaz.

Pedro Maria Hernandez Montoya demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 29a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala