121. zk., 2017ko ekainaren 27a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (214 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3257
EDIKTUA, filiazioari buruz bideratutako 75/2016 prozeduraren ondoriozkoa.
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 75/2016 filiazioa.
Alderdi demandatzailea: Delia Balcazar Bernabe.
Alderdi demandatua: Gregorio Cruz Zanabria.
Gaia.
Judizio horretan ebazpena eman da eta honela dio:
ANTOLAKETA-EGINBIDEA
Justizia Administrazioaren letradu honek eman du: Justo Antonio Perez Aguilar.
Lekua: Barakaldo (Bizkaia).
Eguna: bi mila eta hamazazpiko maiatzaren hemeretzia.
1.– PZLaren 189. artikuluan xedatutakoarekin bat, beste ikustaldi bat finkatu da 2017ko urriaren 6rako, 10:00etarako; epaitegikoei, alderdiei eta gainerako deituei jakinarazi zaie ekitaldiaren ordua.
2.– Idoia Gutiérrez López prokuradoreak Delia Balcazar Bernaberen ordezkaritzan aurkeztutako 2017ko maiatzaren 11ko idatzia erantsi zaie bera eragin zuten autoei.
Eskatutakoarekin bat, eta, postaz edo bizilekuan bertan Gregorio Cruz Zanabria demandatuari ediktua jakinarazteko ahaleginak egin diren arren, ezin izan denez jakin bere gaurko egoitza edo bizilekua zein den; beraz, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen (PZLb) 156.4 eta 164. artikuluek xedatzen dutenez, alderdi horri deitzen zaio ediktu bidez ikustaldian ager dadin, eta ediktuok epaitegi honetako iragarki-taulan 20 eguneko epean jarriko dira bulego judizial honetan.
Aurkaratzeko modua: Justizia Administrazioaren letraduari berraztertze-errekurtsoa aurkeztuta. Jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera bost egun balioduneko epean aurkeztu beharko da idazkia bulego judizialean, eta, han, errekurtsogilearen ustez zein arau-hauste egin den adieraziko da; eskakizun horiek bete ezean, aurkaratzea ez da onartuko (PZLb, 451. eta 452. artikuluak).
Errekurtsoa aurkeztearen ondorioz ez da errekurritutako ebazpena etengo (PZLb, 451.3 artikulua).
Hala agindu eta sinatzen dut.
Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, epaileak, Epaitegiko iragarki-oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu hau argitaratzea ebatzi du, judiziorako zitazioa eta jakinarazpena egiteko eginbidea burutzeko.
Barakaldo (Bizkaia), 2017ko maiatzaren 19a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.