Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

121. zk., 2017ko ekainaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
3256

EDIKTUA, apelazioaren gainean burututako 2086/2017 errekurtsoaren ondoriozkoa.

Gipuzkoako Probintzia Auzitegia - Bigarren Sekzioa.

Errekurtsoa: 2086/2017 apelazio-errekurtsoa.

Errekurtsogilea: Aritz Arrizabalaga Olasolo, Rakel Martin Motoso eta Aitziber Ruiz Amuategui.

Abokatua: Joaquin Pedro Zubillaga Bereciartua, Joaquin Pedro Zubillaga Bereciartua eta Joaquin Pedro Zubillaga Bereciartua.

Prokuradorea: Tomas Salvador Palacios, Tomas Salvador Palacios eta Tomas Salvador Palacios.

Alderdi errekurritua: Promozio eta Gestiorako Elkartea, S.L.

Gaia: administratzaileen erantzukizuna.

Errekurtso horretan, epaia eman da 2017-05-12an; haren idazpuruak eta epaitzak honako hau diote, hitzez hitz:

«135/2017 EPAIA

Jaun/Andreak:

Yolanda Domeño Nieto.

Felipe Peñalba Otaduy.

Ana Isabel Moreno Galindo.

Donostia, bi mila eta hamazazpiko maiatzaren 12a.

Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko bigarren sekzioak, zeina bazterrean aipatzen diren jaun/andreek osatzen baitute, apelazio-izapideetan ikusi ditu Donostiako merkataritza-arloko 1 zenbakiko epaitegiaren 100/2016 prozedura arrunteko auto zibil hauek, Aritz Arrizabalaga Olasolok, Rakel Martin Motosok eta Aitziber Ruiz Amuateguik eskatuta (apelatzaileak - demandatuak), Tomas Salvador Palacios prokuradoreak ordezkatuta eta Joaquin Pedro Zubillaga Bereciartua abokatuak defendatuta, Promozio eta Gestiorako Elkartea, S.L. sozietatearen aurka (apelatua - demandatzailea), Maria Cristina Gabilondo Lapeyra prokuradoreak ordezkatuta eta Ion Ugarteburu Artamendi abokatuak defendatuta; hori guztia aipatutako epaitegiak 2017ko azaroaren 23an eman zuen epaiaren aurka jarritako apelazio-errekurtsoa dela bide.

Aurkaratutako epaiarekin lotura duten aurrekariak funtsean adierazitakotzat jo eta onartzen dira.»

«EPAITZA

Baietsi egiten dugu Aritz Arrizabalaga Olasoren, Rakel Martín Motosoren eta Aitzibier Ruiz Amuateguiren legezko ordezkaritzak jarri duen apelazio-errekurtsoa, hiri honetako merkataritza-arloko epaitegiak 2016ko azaroaren 23an eman zuen epaiaren aurkakoa. Ondorioz, errebokatu egiten dugu ebazpen hori, eta ezetsi egiten dugu Promozio eta Gestiorako Elkartea, S.L. merkataritza-sozietateak errekurtsogilearen aurka jarri duen demanda. Horrenbestez, auzi-jartzailea kondenatzen dugu lehen auzialdian sortutako kostuak ordaintzera, eta ez dugu erabakirik hartzen errekurtso honen kostuei dagokienez.

Itzul bekio errekurritzeko eratutako gordailua alderdi apelatzaileari; hartarako, jatorrizko epaitegiko Justizia Administrazioaren letraduak emango du itzulketa-agindua.

Ebazpen honen kontra, kasazio-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, hogei eguneko epean, sala honetan, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 477. artikuluan jasotako kasuetan. Aurkeztu ahal izango da, orobat, arau-hauste prozesalarengatiko ezohiko errekurtsoa, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 469. artikuluan jasotako kasuetan, baina kasazio-errekurtsoa aurkeztu gabe aurkeztu ahal izango da, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 477. artikuluaren 1. eta 2. puntuetan aipatutako ebazpenen kontra, kasazioan errekurritu baitaitezke.

Eta epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dugu.»

Arazazpi, S.L. demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2017ko maiatzaren 29a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala