Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

121. zk., 2017ko ekainaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3247

67/2017 EBAZPENA, ekainaren 8koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Gobernu Kontseiluak hartutako erabaki hau argitaratzea xedatzen duena: Erabakia, zeinaren bidez ebazten diren Euskadiko industrialdeetan belaunaldi berriko banda zabaleko sareak hedatzeko laguntzen programa arautzen duen Aginduaren barruan aurkeztutako eskaerak.

Gobernu Kontseiluak, 2017ko urtarrilaren 31n egindako bilkuran, erabaki hau hartu zuen: Erabakia, zeinaren bidez ebazten diren Euskadiko industrialdeetan belaunaldi berriko banda zabaleko sareak hedatzeko laguntzen programa arautzen duen Aginduaren barruan aurkeztutako eskaerak; eta horri beharrezko zabalkundea emateko, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea honako erabaki hau: Erabakia, zeinaren bidez ebazten diren Euskadiko industrialdeetan belaunaldi berriko banda zabaleko sareak hedatzeko laguntzen programa arautzen duen Aginduaren barruan aurkeztutako eskaerak Eranskinean jaso da.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 8a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAK EKAINAREN 6AN EMANDAKO 67/2017 EBAZPENARENA

Erabakia, Gobernu Kontseiluarena, 2017ko urtarrilaren 31koa, zeinaren bidez ebazten diren Euskadiko industrialdeetan belaunaldi berriko banda zabaleko sareak hedatzeko laguntzen programa arautzen duen Aginduaren barruan aurkeztutako eskaerak.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko uztailaren 20ko Aginduak Euskadiko industrialdeetan belaunaldi berriko banda zabaleko sareak hedatzeko laguntzen programa arautu eta deialdia egiten du.

Agindu horren xedea da jarduera ekonomikoak, ahal dela industrialak, hartzen dituzten edo hartzea aurreikusita duten Euskadiko gune geografikoetan banda zabal ultraazkarreko sareak hedatzeko laguntzak arautzea, gune horiek «NGA gune zuritzat» hartzen badira, hau da, NGA Banda Zabaleko baldintzetan Interneten sartzeko zerbitzuak ahalbidetzeko telekomunikazioen azpiegiturarik egon ez eta datozen 3 urteetan egotea espero ez den guneak.

Xedera zuzendutako baliabide ekonomikoak 10.700.000,00 euro dira, honela xehatuta:

– 1.226.862,00 euro, Araban kokatutako industrialdeetako loteetarako.

– 3.792.936,00 euro, Bizkaian kokatutako industrialdeetako loteetarako.

– 2.470.202,00 euro, Gipuzkoan kokatutako industrialdeetako loteetarako.

– 3.210.000,00 euro, Lurralde Historiko bakoitzera zuzendutako zenbatekoak handitzeko, beharrezkoa balitz, enpresa industrialdeetako loteen arteko konkurrentzia lehiakorraren irizpidea mantenduz.

Agindu honetan adierazitako diru laguntzen onuradunak izan daitezke sektore pribatuko pertsona fisikoak edo juridikoak, behar bezala gaitutako operadorearen izaera badute, Telekomunikazioei buruzko 9/2014 Lege Orokorraren, maiatzaren 9koaren, 6 eta 7 artikuluetan xedatutakoaren arabera, eta 2016ko ekitaldirako Euskadiko industrialdeetan belaunaldi berriko banda zabaleko sareak hedatzeko laguntzen programa arautu eta deitzen dituen Aginduan eskatutako gainerako betekizunak betetzen badituzte.

Laguntza lortu ahal izango dute oso abiadura handiko (100Mb/s edo gehiago) belaunaldi berriko (NGA) sarbide sareak hedatu nahi dituzten industrialdeetako loteetako proiektuek, bi norabideetan datuen transferentzia mugagabea ahalbidetzen badute, zerbitzuaren ezaugarriak aldatu gabe.

Proiektuak gauzatzeko aukeratu daitezkeen guneak izango dira abiadura handiko edo oso handiko sarbide sareen estaldurarik ez duten industrialdeetan identifikatutako gune osoa, betiere datozen hiru urteetan inolako operadorek estaldura bertan hedatzeko planik ez badu.

Helburuko industrialdeak industrialde lotetan banatu dira, zehazki 177tan, eta horietatik 22 Arabako Lurralde Historikoan daude, 86 Bizkaiko Lurralde Historikoan eta 69 Gipuzkoako Lurralde Historikoan.

Erakunde interesdunek eskabideak, eta gainerako dokumentazioa, aurkeztu dituzte, Euskadiko industrialdeetan belaunaldi berriko banda zabaleko sareak hedatzeko laguntzen programa arautu eta deitzen dituen Aginduaren 9 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Ebaluazio Organoak aurkeztutako eskabideak aztertu, ebaluatu eta baloratu ditu, baita onarpen proposamenak egin ere, aipatu Aginduko 12 artikuluan jasotako irizpideen arabera.

Operadoreek aurkeztu dituzten proiektuak banan-banan aztertu dira, proiektu bakoitzari esandako irizpideak aplikatu zaizkio eta industrialdeen lote bakoitzari puntuazio bat eman zaio (gehieneko puntuazioa, 100 puntu). Ondoren, industrialde loteen proposamenak puntuazioen arabera antolatu dira, puntuazio handienetik txikienera, baita onarpen proposamenak ere, industrialdeen lotea hartzen duen Lurralde Historiko bakoitzari esleitutako aurrekontua gradualdi kontsumituta.

Aurkeztutako proiektuak aztertu eta ebaluatu ondoren, interesdunei behin-behineko proposamena jakinarazi zaie, proiektuak ezarrita helburuei hobeto moldatzeko egokitzat dituzten alegazioak aurkezteko, diru laguntza emateko behin betiko proposamenaren aurretik, eta bakar batek ere ez du inolako dokumentaziorik aurkeztu.

Laguntzaren xede diren azpiegiturak banda zabal ultraazkarreko komunikazio elektronikoko zerbitzuak egitera zuzenduko dira, publikoak erabil ditzan, helburuko kokaguneetan (kokapen finkoak). Amaierako erabiltzaileak izango duen transferentzia nominalaren tasa, saretik erabiltzaileranzko norabidean, gutxienez 100 Mb/s izango da, amaierako erabiltzailearengandik hurbilen dagoen operadorearen sareko ekipamenduaren irteeran neurtuta, eta gutxienez 20 Mb/s, erabiltzailearengandik sareranzko norabidean, amaierako erabiltzailearengandik hurbilen dagoen operadorearen sareko ekipamenduaren irteeran neurtuta. Bi kasuetan, fluxuaren bermea % 80 izan beharko da denboraren % 95ean (edo zerbitzu handiagoak Erakunde Onuradunak horrela esplizitatu badu bere eskarian).

Azpiegitura horien gainean beste zerbitzu batzuk egiteko baldintza izango da kapazitatea sobera egotea.

Sociedad para la Transformación Competitiva / Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.k (SPRI), Erakunde Laguntzailea den heinean, Euskadiko industrialdeetan belaunaldi berriko banda zabaleko sareak hedatzeko laguntzen programa arautu eta deitzen duen Aginduaren 16. Artikuluaren arabera, proiektuak gauzatu direla egiaztatzeko ikuskapenak egingo ditu, bereziki aipatu Aginduaren 5. eta 6. artikuluetan aipatzen diren zerbitzuaren baldintza teknikoen gainean, handizkako zerbitzuei dagokienez.

Aurkeztutako eskaerak prozedura bakarrean izapidetzen dira, eta ebazpena Jaurlaritzaren Kontseiluak eman beharko du, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituren sailburuak aurretik proposatuta.

Horiek kontuan hartuta, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituren sailburuak hala proposatu duenez, dena ondo aztertu ondoren, honako erabaki hau hartu du Gobernu Kontseiluak:

ERABAKIA

«Lehenengoa.– Ebazpen honetako I. eranskinean jasotako erakunde onuradunei bertan zehaztutako laguntzak esleitzea.

Bigarrena.– Ebazpen honetako II. eranskinean jasotako eskabideak ukatzea, bertan agertutako arrazoiengatik.

Hirugarrena.– Ebazpen hau erakunde interesdun guztiei jakinaraztea. Ebazpena aurkatu ahal izango da Gobernu Kontseiluaren aurrean, hilabeteko epean, edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarrita Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean, bi hilabeteko epean».

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala