121. zk., 2017ko ekainaren 27a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (212 KB - 1 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3245
HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena«Agindua, 2017ko apirilaren 18koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, «Inbertsio eta Aurrezki Erantzulea Fundazioa (Fiare Fundazioa)» fundazioari buruzko espedientea Justizia Ministerioko Erregistrora lekualdatzeari buruzkoa, jardueraren lurralde eremuari dagokionez estatutuak aldatu izanaren ondorioz».
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.a) artikuluak ezartzen duenez, aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta.
Gisa horretako hutsak atzeman dira honako agindu honen laburpenean eta testuan: "Agindua, 2017ko apirilaren 18koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, «Inbertsio eta Aurrezki Erantzulea Fundazioa (Fiare Fundazioa)» fundazioari buruzko espedientea Justizia Ministerioko Erregistrora lekualdatzeari buruzkoa, jardueraren lurralde eremuari dagokionez estatutuak aldatu izanaren ondorioz" (2017ko ekainaren 7ko EHAA, 107. zk.), eta, beraz, zuzendu egiten dira.
Laburpeneko 2017/107 (4/1) orrialdean, 2017/2812 (3/1) orrialdeko idazpuruan eta lehenengo aurrekarian, hirugarren aurrekarian eta 2017/2812 (3/2) orrialdeko lehenengo xedapenean,
Honela dio:
«Fundación Inversión y Ahorro Responsable (Fundación Fiare)».
Baina hau esan behar du:
«Fundación Inversión y Ahorro Responsable/ Inbertsio eta Aurrezki Erantzulea Fundazioa ( Fundación F.I.A.R.E Fundazioa)».