Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

117. zk., 2017ko ekainaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKO TRENBIDEAK SAU
3128

IRAGARKIA, Euskotreneko lehiaketa publiko baten deialdiari buruzkoa, 400 eta 500 serieetako tranbietarako jantak eta takoak hornitzeko kontratazioa lizitatzekoa.

1.– Erakunde kontratatzailea.

a) Kontratazio-organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos SAU sozietate publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Erosketa eta Kontratazio Saila.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: tranbiako material mugikorrerako janten eta takoen horniketa.

b) Burutzapen/entrega tokia: Euskadi.

c) Burutzapen epea: bi urte.

d) Loteak: ez.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: lehiaketa honen lizitazioaren gehieneko aurrekontua ehun eta hirurogeita hamar mila laurehun eta hirurogei eurokoa da, 170.460,00 euro (BEZik gabe).

Argitalpenaren ondorioetarako, kontratuaren balio zenbatetsia 170.460,00 eurokoa da, BEZik gabe.

5.– Bermeak: baldintza pleguen arabera.

6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzeko.

a) Parte hartzeko eskariak helbide elektroniko honetara bideratu beharko dira: contratacion@euskotren.eus

b) Dokumentazioa eskuratzeko azken eguna: 2017ko uztailaren 21a, eguerdiko 12:00ak arte.

7.– Kontratistaren betekizun bereziak: baldintzen pleguen araberakoak.

8.– Eskaintzen edo parte hartzeko eskarien aurkezpena:

a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko abuztuaren 1a, eguerdiko 12:00ak arte.

b) Aurkezteko lekua: Euskotren. Erosketa eta Kontratazio Saila. Atxuri 6. 48006 Bilbao.

c) Enpresa lizitatzaileak bere eskaintzari eutsi behar dion epea: 3 hilabete.

9.– Bestelako informazioak: baldintzen pleguetan adierazten direnak.

10.– Iragarkiaren gastuak: iragarki honen gastuak lehiaketaren esleipena lortzen duen enpresak ordainduko ditu.

Bilbao, 2017ko ekainaren 8a.

Zuzendari nagusia,

MANUEL LEZA OLAIZOLA JAUNA.


Azterketa dokumentala