117. zk., 2017ko ekainaren 21a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (233 KB - 2 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3122
IRAGARKIA, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuarena, espediente honen lizitazio prozedura irekiari buruzkoa: «Donostialdea ESIrako kudeaketa sistema bat aztertzeko, garatzeko eta ezartzeko zerbitzuak, biltegiak kudeatzeko eta zentro kontsumitzaileetatik eskaerak egiteko».
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua, Osasun Sailari atxikitako ente publikoa, Donostialdea ESIa, Begiristain dk. pasealekua, z.g., 20014 Donostia (Gipuzkoa).
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Donostialdea ESIa – Kontratazio-zerbitzua.
c) Espediente-zenbakia: G/205/20/1/1163/O301/0000/062017.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu-mota: zerbitzuak.
b) Xedea: Donostialdea ESIrako kudeaketa sistema bat aztertzeko, garatzeko eta ezartzeko zerbitzuak, biltegiak kudeatzeko eta zentro kontsumitzaileetatik eskaerak egiteko.
c) Loteak eta kopurua: bai, 1.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 50.000,00 euro (BEZik gabe). Kontratuaren balio zenbatetsia: 50.000,00 euro (BEZik gabe).
5.– Behin-behineko bermea: ez.
6.– Agiriak eta argibideak jasotzeko tokia: Donostialdea ESIa, Begiristain dk. pasealekua, z.g., 20014 Donostia (Gipuzkoa).
7.– Kontratistaren eskakizun espezifikoak.
a) Sailkapena: ez.
b) Bestelako kaudimen ekonomiko eta finantzarioak eta kaudimen tekniko eta profesionalak: ikusi oinarriak.
8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko uztailaren 10a, 14:00etan.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren pleguan eskatzen direnak.
c) Aurkezteko lekua: ikusi 1.a puntua.
d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabetez, proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik aurrera.
e) Aldagaiak onartzea: ez.
9.– Eskaintzak baloratzeko irizpideak, klausula administratibo partikularren pleguko karatulan ezarritakoaren arabera.
a) Formuletan oinarritutako irizpideak:
– Eskaintzaren prezioa: 50 puntu. Prezioa formula honen arabera baloratuko da => Puntuazioa = (Eskaintza merkeena / Baloratu beharreko eskaintza) x 50.
b) Balio-judizioan oinarritutako irizpideak:
– Balio-judizioa: 50 puntu, era honetan banakatuta ==>1) Soluzioa ulertzea eta egokitzea: Zerbitzuen, tresnen eta produktuen azalpen zehatza kontratuaren xedea betetzeko – 20 puntu. 2) Laneko plana: Egin beharrekoen azalpen zehatza. Laneko plana, edukiak eta mugarriak – 10 puntu. 3) Proposatutako arkitektura teknologikoa: Proposatutako arkitekturaren eta osagaien azalpen zehatza, eta eskalatzeko eta zerbitzuaren etengabetasuna mantentzeko bermea – 10 puntu. 4) Integrazio-eredua: Integrazio motaren, mekanismoen eta puntuen azalpen zehatza – 10 puntu. Multzo honen ponderazioa: % 50. Gutxieneko atalasea: 30 puntu.
10.– Eskaintzak irekitzea.
a) Eskaintzak irekitzea, balio-judizioa egiteari lotutako irizpideei dagokienez: Erakundea: Donostialdea ESIa, Begiristain dk. pasealekua, z.g., 20014 Donostia (Gipuzkoa). Data: 2017ko uztailaren 13a, 09:30ean.
b) Gutun-azal ekonomikoak irekitzea: Erakundea: Donostialdea ESIa, Begiristain dk. pasealekua, z.g., 20014 Donostia (Gipuzkoa). Data: 2017ko uztailaren 26a, 11:30ean.
11.– Bestelako argibideak.
12.– Iragarki-gastuak: esleipendunak ordainduko ditu (466,14 euro).
13.– Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioa aurkitzeko edo pleguak jasotzeko atari informatikoa edo web orria: www.osakidetza.euskadi.net
Donostia, 2017ko ekainaren 9a.
Presidentea,
MARIA ARANZAZU RETES SARATXAGA.