Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

117. zk., 2017ko ekainaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
3115

EBAZPENA, 2017ko maiatzaren 18koa, Osalan-Laneko Segurtasunerako eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordeari delegatzen diona 2017., 2018. eta 2019. urteetarako posta-zerbitzuen kontratazioa (2020-2021ra luza daiteke) erakunde autonomo horren administrazio-bulegoetan.

Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako Sailburuordetzak kontratatu behar ditu erabilera orokorreko materiak eta zerbitzuak, kudeaketa bateratuko eraikinetan, hala ezarrita baitago Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren Kontratazioaren araubidea ezartzeko uztailaren 27ko 116/2016 Dekretuaren I. tituluko III. kapituluaren (Kontratazioaren arrazionalizazio teknikoa) I. sekzioan (Kudeaketa bateratua) eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 19. artikuluan eta hurrengoetan.

Kontuan izan behar da azken urteetan Ogasun eta Finantzetako sailburuak zenbait erakundetarako zerbitzuak eta hornidurak lizitatu eta kontratatu dituela, teknika horrek ahalbidetu duela eskala-ekonomiez baliatzea eta horrek emaitza onak izan dituela, bai arlo ekonomikoari dagokionez bai kontratuen betearazpenari dagokionez.

Posta-zerbitzuak kontratazio bateratuko teknika horren bidez kontratatu izan dira, eta teknika hori, gaur egun, berariaz jasota dago kontratazio publikoari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/24/EE Zuzentarauan, eta bateragarria da Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategineko 1. artikuluan jasotako printzipioekin, eta, bereziki, funts publikoen erabilera eraginkorrarekin.

Kontratazio bateratua egin aurretik, eskumenak esleitu behar dira –edo, hala badagokio, «akordioa» egin– esleipena egitea dagokion kontratazio-organoak behar den prozedura egin dezan; horretaz gainera, egiaztatu beharko da kontratua kofinantzatuko duten ekarpen guztiak eskuragarri daudela oso-osorik.

Ildo horretan, aipatutako eremuan posta-zerbitzuak era bateratuan kontratatzeko bide edo formula egokia da Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9.1 artikuluan eskumenak delegatzeko jasotakoa, eta honako hau xedatzen du:

«1.– Administrazio publikoetako organoek administrazio bereko beste organo batzuei beren eskumenak eskuordetzan eman ahal dizkiete, nahiz eta bata bestearen mendekoak ez izan, edo administrazio horiei lotuta edo administrazio horien mendean dauden zuzenbide publikoko erakundeetakoak badira».

Horregatik, apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 19. artikuluak kontratazioaren arloan Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordeari esleitzen dizkion eskumenei jarraikiz, eta aintzat hartuta Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak bete behar dituela kontratazio-organoari dagozkion ahalmenak, hala ezarrita baitago Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen uztailaren 30eko 191/2002 Dekretuan, honako hau

XEDATZEN DUT:

I.– Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordeari delegatzea 2017., 2018. eta 2019. urteetarako posta-zerbitzuak kontratatzeko eskumena (2020. eta 2021. urteetara luza daiteke).

Haren esku utzitako eskumena Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 14ko 3/2011 LEDen aurreikusitako eta kontratuari aplikagarriak zaizkion honako gai hauek bideratzeko ere bada:

– Kontratua (II. liburua) prestatzea.

– Kontratuaren esleipena (III. liburua, I. titulua, I. kapitulua).

– Administrazioaren eskumenak, aldaketa, iraungitzea, lagatzea eta azpikontratazioa, denak ere IV. liburuko I. tituluko I. kapituluan oro har aurreikusiak, eta hornidura-kontratuetarako IV. liburuko II. tituluko IV. kapituluan berariaz aurreikusiak.

– Kontratua formalizatzea (III. liburua, I. titulua, I. kapitulua).

II.– Eskuordetzaileak izango du kontratazio organoari dagozkion gainerako eskumenak eta, bereziki, emandako zerbitzuak gauzatzeari oniritzia emateko eta zerbitzuak ordaintzeko agindua emateko ahalmena.

III.– Delegatze hau sinatu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Barakaldo, 2017ko maiatzaren 18a.

OSALANeko zuzendari nagusia,

ALBERTO ALONSO MARTÍN.

I. ERANSKINA
POSTA-ZERBITZUA JASOTZEKO ZENTROAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala