113. zk., 2017ko ekainaren 15a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (188 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
SURNEPENSION, EPSV INDIVIDUAL
3013
IRAGARKIA, Surnepensión BGAE Indibidualaren xurpapenari buruzkoa Bankia Previsión BGAE Indibiduala erakunde xurgatua izanik.
Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen otsailaren 23ko 5/2012 Legearen Erregelamendua onartzen duen urriaren 27ko 203/2015 dekretuaren 17.6 artikuluan xedatutakoaren bat, argitara ematen da ezen, Bankia Previsión BGAE Indibidualaren eta Surnepensión BGAE Indibidualaren batzar orokorretan, apirilaren 28an eta 2017ko maiatzaren 8an eginak, hurrenez hurren, onartu egin zutela xurgapen bidezko fusioa, non Surnepensión BGAE Indibiduala erakunde xurgatzailea baita eta Bankia Previsión BGAE Indibiduala erakunde xurgatua baita. Horretarako, erakunde horien gobernu-batzordeek 2017ko otsailaren 23an eta martxoaren 23an, hurrenez hurren egin dituzten bileretan formulatutako fusiorako proiektu komunean ezarritako baldintzak bete dira.
Xurgapen bidezko fusioak berekin dakar Bankia Previsión BGAE Indibiduala likidatu gabe desegitea eta ondare guztia batera Surnepensión BGAE Indibidualari eskualdatzea, berak bereganatu baitu ondare hori oinordetza unibertsalaren bidez; horrenbestez, borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakunde xurgatuaren (BGAE) eskubide eta betebehar guztiak subrogatzen dira eta, fusioaren ondorioz, erakundea desagertuko da.
Bilbao (Bizkaia), 2017ko maiatzaren 24a.
Surnepensión BGAE Indibidualaren gobernu-batzordeko burua,
ALBERTO URIARTE UNDABEITIA.