113. zk., 2017ko ekainaren 15a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (221 KB - 2 orri.)
- EPUB (198 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
HEZKUNTZA SAILA
3008
IRAGARKIA, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordearen 2017ko otsailaren 10eko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bitartez ebatzi egiten da gora jotzeko errekurtso bat.
Saiatu arren, ezin izan da jakinarazi Ebazpen hori. Beraz, iragarki hau argitaratuz egingo da jakinarazpena, horixe xedatzen baitute Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44 eta 46. artikuluek.
Iragarki hau argitara ematen da, eta interesatuak jakinarazpen indibidualtzat hartu behar du, ohartarazpen hauekin:
Ebazpen hori aztertu dezake Hezkuntza Sailaren Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzan (Donostia kalea, 1, Vitoria-Gasteiz; tfnoa.: 945 01 82 84). Horretarako, hamabost egun balioduneko epea izango du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 22a.
Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,
JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.