113. zk., 2017ko ekainaren 15a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (217 KB - 2 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3004
IRAGARKIA, 2017ko ekainaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuen zuzendariaren 2017ko maiatzaren 16ko Ebazpena –VG BI 029/17 espedientean eskatutako laguntzari buruzkoa– jakinarazteko dena.
Ebazpen hori jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Interesdunak eskuragarri du ebazpenaren testu osoa, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Goiko espediente horretan emandako ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Gizarte Politiketako sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunek jakin dezaten eta jakinarazpentzat har dezaten.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkaria Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 5a.
Gizarte Zerbitzuen zuzendaria,
EMILIO GERMÁN SOLA VALLOJERA.