113. zk., 2017ko ekainaren 15a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (217 KB - 2 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
3002
HUTSEN ZUZENKETA, honako iragarki honena: «Iragarkia, zeinaren bidez ebazpen hau jakinarazten baita: 2015eko kanpainako ardi-ustiategiei lotutako laguntza ukatu izanari jarritako gorako errekurtsoa partez onartzen duen ebazpena».
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Gisa horretako akatsak atzeman dira 2015eko kanpainako ardi-ustiategiei lotutako laguntza ukatu izanari jarritako gorako errekurtsoa partez onartzen duen ebazpena jakinarazteko iragarkian (2017ko ekainaren 5eko EHAA, 105. zk. eta 2017ko ekainaren 7ko Estatuko Aldizkari Ofizialaren ediktu-taula bakarrean 135. zk., ID: N1700350088). Beraz, zuzendu egiten dira:
2017/2778 orrialdean (2/1), eta Estatuko Aldizkari Ofizialaren ediktu-taula bakarrean 3. orrialdean,
Hau dio:
«Ebazpen horiek ez diote amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraz, haien aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera».
Baina hau esan behar du:
«Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraz, haren aurka, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan, jakinarazpena jaso eta biharamunetik aurrera bi hilabeteko epean».
Hau dio:
«Interesdunek eskura dituzte aipatutako ebazpenak, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, O eraikina, 4. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz)».
Baina hau esan behar du:
«Interesdunek eskura dute aipatutako ebazpena, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, O eraikina, 4. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz)».
Hau dio:
«Eranskinean aipatutako interesduna/k jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat».
Baina hau esan behar du:
«Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da argitara hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat».
Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 14a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEŃA IBARZABAL.