113. zk., 2017ko ekainaren 15a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (233 KB - 4 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
2996
AGINDUA, 2017ko maiatzaren 22koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilboko «Otxarkoaga» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuari (Bizkaia) bi ikastetxetan banatzeko baimena emateko dena.
Bilboko «Otxarkoaga» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren titular «Bilboko Elizbarrutiaren» ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez ikastetxea bitan banatzeko baimena eskatzen duen: ikastetxe batean Lanbide Heziketako irakaskuntzak baino ez emateko eta, bestean, ikastetxeak baimenduta dituen gainerako irakaskuntzak emateko.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, ikastetxe pribatuei araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE); 2017ko martxoaren 14ko Agindua, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena, eta Hezkuntzako sailburuarena. Haren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoan ikastetxe baten eraldatze, fusio edo banatze batetik datozen titulartasun pribatuko lanbide-heziketako ikastetxe bateratuak baimentzeko prozedura ezarri da, baita baimen hori aldatzekoa eta iraungitzekoa ere (apirilaren 5eko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– 1.– Ondoren zehazten den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da:
Kode zenbakia: 48003114.
Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.
Izen espezifikoa: «Otxarkoaga».
Titularra: Bilboko Elizbarrutia.
Helbidea: Arbolantxa bidea, 57.
Udalerria: Bilbao.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Baimena:
– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 9 unitate kentzea.
– Helduen Oinarrizko Hezkuntzako 4 talde kentzea.
Ikastetxearen osaera:
– Hezkuntza Berezia: zereginen ikaskuntzako 6 gela.
– Lanbide Heziketa:
● Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta elektronika:
○ «Elektrizitatea eta elektronika» oinarrizko lanbide-heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
○ «Instalazio elektrikoak eta automatikoak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa:
○ «Elementu metalikoen fabrikazioa» oinarrizko lanbide-heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ «Soldadura eta galdaragintza» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: Irudi pertsonala:
○ «Ile-apainketa eta estetika» oinarrizko lanbide-heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak:
○ «Informatika eta komunikazioak» oinarrizko lanbide-heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: Instalatze- eta mantentze-lanak:
○ «Etxebizitzen mantentze-lanak» oinarrizko lanbide-heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ «Beroa sortzeko instalazioak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ «Hozteko eta girotzeko instalazioak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ «Instalazio termikoak eta fluidodunak mantentzea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: Zurgintza, altzarigintza eta kortxoa:
○ «Arotzeria eta altzarigintza» oinarrizko lanbide-heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ «Instalazioa eta altzari-hornikuntza» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak:
○ «Ibilgailuen mantenimendua» oinarrizko lanbide-heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
○ «Karrozeria» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
2.– «Otxarkoaga» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren izen espezifikoa aldatzeko baimena ematen da: aurrerantzean «Diego Berguices-Otxarkoaga» izango du izena.
2. artikulua.– Aurreko artikuluan aipatutako ikastetxetik bereizteagatik, jarraian zehazten den ikastetxe pribatuaren funtzionamendua baimentzen da:
Kode zenbakia: 48019389.
Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.
Izen espezifikoa: «Otxarkoaga».
Titularra: Bilboko Elizbarrutia.
Helbidea: Zizeruena kalea z/g.
Udalerria: Bilbao.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Baimendutako irakaskuntzak:
– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 9 unitate, 270 ikaspostu.
– Hezkuntza berezia: 4 gela ireki.
– Helduen Oinarrizko Hezkuntza: 4 talde.
3. artikulua.– Ikastetxeek indarrean dauden legeak bete beharko dituzte, agindu honen bidez baimentzen zaizkien heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.
4. artikulua.– Ikastetxeek Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko dute, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.
5. artikulua.– Indarrean dauden arauak betetzera behartuta dago ikastetxea, eta agindu honetan adierazitako daturen bat aldatu behar bada, dagokion berrikusketa eskatzera.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Agindu honek 2017-2018 ikasturtetik aurrera izango ditu ondorioak.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak eman behar izatea.
AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 22a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.