Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

113. zk., 2017ko ekainaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2986

EBAZPENA, 2017ko ekainaren 1ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, lehiakide batzuk Unibertsitateko katedradun izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza horiek betetzeko lehiaketarako deia 2017ko otsailaren 17ko Ebazpenaren bidez egin zen (2017-02-27ko BOE eta 2017-03-07ko EHAA).

2017ko otsailaren 17ko Ebazpenaren bidez (2017-02-27ko BOE eta 2017-03-07ko EHAA) argitara emandako lehiaketak epaitu behar dituen batzordeen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideek deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 9. oinarria), errektoreak ondoren zehazten diren izendapenak egitea erabaki du, 6/2001 Lege Organikoko 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta (abenduaren 21eko Legea, Unibertsitateena; abenduaren 24ko BOE), bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:

María Carmen Etxebarria Miguel andrea (NAN: 14251417L) Unibertsitateko katedraduna; jakintza arloa: «Ekonomia Aplikatua»; Kodea: CUC8/1-D00036-18; Saila: «Ekonomia Aplikatua I»; Ikastegia: «Ekonomia eta Enpresa Fakultatea»; Hizkuntza eskakizuna: Ez-elebiduna; Arduraldia: osoa.

Jesús Camarero Arribas jauna (NAN: 16247886L) Unibertsitateko katedraduna; jakintza arloa: «Frantses Filologia»; Kodea: CUC8/1-D00030-5; Saila: «Frantses Filologia»; Ikastegia: «Letren Fakultatea»; Hizkuntza eskakizuna: Ez-elebiduna; Arduraldia: osoa.

Izendatutako lehiakideek 20 laneguneko epea izango dute, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, plaza horien jabe egiteko.

Leioa, 2017ko ekainaren 1a.

Errektorea.
Eginkizunak eskuordetuta (Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017-02-03ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.


Azterketa dokumentala