Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

113. zk., 2017ko ekainaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2985

EBAZPENA, 2017ko ekainaren 1ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, lehiakide batzuk Unibertsitateko irakasle titular izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza horiek betetzeko lehiaketarako deia 2016ko azaroaren 16ko Ebazpenaren bidez egin zen (2016-12-05eko BOE eta 2016-11-28ko EHAA).

2016ko azaroaren 16ko Ebazpenaren bidez (2016-12-05eko BOE eta 2016-11-28ko EHAA) argitara emandako lehiaketak epaitu behar dituen batzordeen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideek deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 9. oinarria), errektoreak ondoren zehazten diren izendapenak egitea erabaki du, 6/2001 Lege Organikoko 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta (abenduaren 21eko Legea, Unibertsitateena; abenduaren 24ko BOE), bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:

Ainhoa Iglesias Ara andrea (NAN: 78894326W) Unibertsitateko irakasle titularra; jakintza arloa: «Genetika»; Kodea: TUC8/1-D00163-17; Saila: «Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia»; Ikastegia: «Zientzia eta Teknologia Fakultatea»; Hizkuntza eskakizuna: Elebiduna; Arduraldia: osoa.

Asier Vallejo Ruiz jauna (NAN: 72728383Z) Unibertsitateko irakasle titularra; jakintza arloa: «Kimika Analitikoa»; Kodea: TUC8/1-D00171-24; Saila: «Kimika Analitikoa»; Ikastegia: «Farmazia Fakultatea»; Hizkuntza eskakizuna: Elebiduna; Arduraldia: osoa.

Jaromir Kovarik jauna (NIE: X3333174Z) Unibertsitateko irakasle titularra; jakintza arloa: «Ekonomia Analisiaren Oinarriak»; Kodea: TUC8/1-D00043-15; Saila: «Ekonomia Analisiaren Oinarriak I»; Ikastegia: «Ekonomia eta Enpresa Fakultatea»; Hizkuntza eskakizuna: Elebiduna (gaztelera-ingelesa); Arduraldia: osoa.

Izendatutako lehiakideek 20 laneguneko epea izango dute, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, plaza horien jabe egiteko.

Leioa, 2017ko ekainaren 1a.

Errektorea.
Eginkizunak eskuordetuta (Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017-02-03ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.


Azterketa dokumentala