Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2017ko ekainaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2976

IRAGARKIA, 2017ko maiatzaren 23koa, Gizarte Zerbitzuetako zuzendariarena, telelaguntza-zerbitzu publikoari buruzko hainbat espedienteren gaineko ebazpenak argitaratzeko dena.

Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Horretarako, honako honen bidez, interesdunei jakinarazten zaie eskura dutela zerrendako espedienteetan emandako ebazpenen testu osoa Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Ebazpen horiek ez dute administrazio-bidea amaitzen, eta, beraz, haien aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Politiketako sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 120. eta 121. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunek jakin dezaten eta jakinarazpentzat har dezaten.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 23a.

Gizarte Zerbitzuen zuzendaria,

EMILIO GERMÁN SOLA VALLOJERA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala