Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2017ko ekainaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2857

IRAGARKIA, 2017ko maiatzaren 19koa, Garraio Azpiegituren zuzendariaren apirilaren 4ko Ebazpena jakinarazteko dena. Horren bidez, Donostiako portuan 7.ª-CT-4-593-01 matrikula duen ontziak C-08 amarra-lekua erabiltzeko duen administrazio baimena iraungita dagoela jakinarazten da.

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

1.– Ebazpen horren testu osoa eskuratu ahal izango da Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzan, Lakua I, 7. solairua (Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz).

2.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen, eta berorren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren aurrean edo ebazpenaren erabakia hartu duenaren aurrean hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izan beha du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 19a.

Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea,

ANTONIO AIZ SALAZAR.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala