108. zk., 2017ko ekainaren 8a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (231 KB - 2 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
EUSKAL TRENBIDE SAREA
2856
IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, zeinaren bidez jakinarazten baita Topoaren tren-saihesbidearen obren segurtasun eta osasun alorrerako laguntza zerbitzuari buruzko lizitazioa.
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.
b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.
c) Telefonoa: 94 657 26 00.
d) Faxa: 94 657 26 01.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu mota: zerbitzuak.
b) Xedearen deskribapena: Laguntza zerbitzua Topoaren tren-saihesbidearen obren segurtasun eta osasun alorrean.
c) Burutzapen/entrega tokia: Euskal Autonomia Erkidegoan.
d) Burutzapen/entrega epea: berrogeita hamalau (54) hilabete.
e) Luzapenak: erreferentzia lanetako kontratuek beren epeak legezko luzapenekin areagotzen dituzten kasuan, kontratu hau, bi parteen artean elkarrekin adostuta, luzatu ahal izango da lanen amaiera arte.
f) Loterik: ez.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena hurrengo esleipen-irizpideen arabera: irizpide objektiboak; Proposamen Ekonomikoaren Zenbatekoa (balorazioa 0 eta 25 puntu artean); Txostenen aurkezpen epea (balorazioa 0 eta 5 puntua artean). Irizpide subjektiboak; Kalitate teknikoa (balorazioa 0 eta 35 puntu artean); Metodologia (balorazioa 0 eta 35 puntu artean). Ikusi irizpide horien garapena eta deskribapena lizitazioaren oinarrizko pleguetan.
4.– Lizitaziorako gehieneko aurrekontua: seirehun eta hogeita hamaika mila eta bederatziehun (631.900,00) euro, BEZik gabe.
5.– Bermeak: pleguaren karatulan ezarritakoak.
6.– Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea.
a) Helbidea: Euskal Trenbide Sarea, Idazkaritza Nagusia.
b) Kalea: Done Bikendi kalea, 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.
c) Telefonoa: 94 657 26 00.
d) Fax: 94 657 26 01.
e) Kontratatzailearen profilaren helbidea: Euskal Trenbide Sarea-Red Ferroviariaren web orrian. Lotura: http://www.ets-rfv.euskadi.eus/v86-ets/eu/
(Ibilbide honi jarraituz: Kontratazioa > denak)
f) Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2017ko uztailaren 7a.
g) Lizitazioan parte hartzeko informaziorako sarrera; Kontratazio Publikoa Euskadiren web orrian. Lotura; http://www.contratacion.euskadi.eus/w32-home/eu
(Ibilbide honi jarraituz: kontratatzailearen profila > Iragarkiak bilatu > Espedientearen kodea: P20016384)
7.– Kontratistaren betekizun bereziak: baldintza partikularren pleguan eta pleguaren karatulan ezarritakoak.
8.– Eskaintzen aurkezpena.
a) Aurkezpenerako azken eguna: 2017ko uztailaren 14ko eguerdiko 12:00ak.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: baldintza partikularren pleguan zehaztutakoa.
c) Aurkezpenerako lekua: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa, Done Bikendi kalea, 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.
d) Aldaketarik onartzen den: ez.
9.– Bestelako informazioa.
Baldintza partikularren pleguak, karatula eta preskripzio tekniko partikularren pleguak emandakoa.
10.– Iragarkiaren gastuak: lehiaketaren esleipendunak ordainduko ditu.
Bilbao, 2017ko maiatzaren 30a.
Idazkari nagusia,
AINHOA ELOLA ARANBURU.