Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2017ko ekainaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2834

721/2017 EBAZPENA, maiatzaren 22koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Arabako Osasun Mentaleko Sareko pertsonaleko zuzendari lanpostua betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Osasun Mentaleko Sareko pertsonaleko zuzendari lanpostua hutsik geratuko denez, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko Administrazio Kontseiluko 2011ko urriaren 3ko Erabakian eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, zuzendaritza nagusi honek erabaki du lanpostu hori izendapen bidez betetzeko deialdi publikoa egitea. Hona hemen horretarako

OINARRIAK

Lehenengoa.– Ebazpen honen bitartez, Arabako Osasun Mentaleko Sareko pertsonaleko zuzendari lanpostua betetzeko deialdia egiten da, eta horretara honako hauek aurkez daitezke: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioen erakundeei atxikitako langile finkoak (funtzionarioak, estatutupekoak nahiz lan-kontratuko langile finkoak), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko nahiz bere erakunde autonomoetako funtzionarioak, eta baldintzak betetzen dituen beste edozein. Hona hemen bete beharreko baldintzak:

1.– Unibertsitate-titulua eduki beharko dute.

2.– Administrazio- eta kudeaketa-lanetan esperientzia izan beharko dute.

Bigarrena.– Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideetako Zuzendaritzara igorri beharko dituzte eskabideak, 10 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera. Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako eran ere aurkez daitezke eskabideak (39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena).

Hirugarrena.– Deialdi honetan parte hartu nahi duten izangaiek, eskabidearekin batera, honako hauek adierazten dituen curriculum vitaea aurkeztu beharko dute:

– Titulu akademikoak.

– Orain arte betetako lanpostuak.

– Lanbidean eta kudeaketa sanitarioan daukaten esperientzia.

– Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntzak eta egoki iritzitako beste edozein merezimendu.

Eskabidearekin batera, eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen egiaztagiriak ere aurkeztu beharko dituzte. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egokitzat jotako beste edozein agiri ere aurkez dezakete.

Laugarrena.– Deialdi hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez ebatziko da. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 22a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.


Azterketa dokumentala