Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2017ko ekainaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
2785

EDIKTUA, 2017ko maiatzaren 23koa, Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzaren 228/16 Zehapen Ebazpena jakinarazteko dena (Kodea: 22816).

Ezinezkoa izan da prozedurak jakinaraztea, eta, hortaz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 45. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Horrez gainera, jakinarazten da interesdunek eskuragarri dutela adierazitako ebazpenaren testu osoa, Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan.

Enpresa zehatuari ohartarazten zaio, halaber, eskubidea duela gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Justizia Sailaren Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren aurrean. Horretarako, hilabeteko epea izango du, jakinarazpena egin eta biharamunetik hasita. Errekurtso hori garaiz eta behar bezala aurkeztu ezean, zehapenaren zenbatekoa ordaindu beharko du, Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bidez, Interneteko helbide honetan eta datu hauek emanez:

Interneteko helbidea: www.euskadi.net/nireordainketa

Proz. Kodea Espedientearen bilketa: 9050794.

Erakunde jaulkitzailea: 04833001-522 L

Erreferentzia: 2016022800298

Identifikazioa: 230717

Zenbatekoa: 2046 euro

Ordaintzeko azken eguna: 2017-07-23

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunek jakin dezaten, eta jakinarazpentzat har dezaten.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkaria Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 23a.

Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARIA ELENA PÉREZ BARREDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala