105. zk., 2017ko ekainaren 5a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (227 KB - 2 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2780
EDIKTUA, 2017ko maiatzaren 10ekoa, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariarena, diru-laguntzen espedienteei buruzko ebazpenak jakinarazteko dena.
Ezinezkoa izan da ebazpen horiek banan-banan jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Horretarako, honako honen bidez, interesdunei jakinarazten zaie eskura dutela zerrendako espedienteetan emandako ebazpenen testu osoa, Eusko Jaurlaritzako Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Ebazpen horiek ez diote amaiera ematen administrazio-bideari, eta beraien aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Politiketako sailburuordeari, hilabeteko epean, ediktu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala ezartzen baita Administrazio Publikoaren Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan.
Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkaria Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 10a.
Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria,
ERNESTO SAINZ LANCHARES.