105. zk., 2017ko ekainaren 5a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (215 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
SEGURTASUN SAILA
2767
EBAZPENA, 2017ko maiatzaren 29koa, Trafikoko zuzendariarena. Honen bidez, 2017ko apirilaren 12ko ebazpenak «Nafarroa-Gipuzkoa» A-15 bidean, Gipuzkoatik igarotzen den zatian, ezarri zuen aldi baterako zirkulazio-murriztapena indarrik gabe uzten da.
Belabieta eta San Lorenzo tunelen segurtasuna hobetzeko, «Nafarroa-Gipuzkoa» A-15 bidean, Andoain-Berastegi bide-zatian, 141,80 eta 156,56 kilometro puntuen artean egiten dabiltzan obrak direla eta, 2017ko apirilaren 12ko Ebazpenaren bidez, A-15 bideko bide-zati horretan, 7.500 kilogramo baino gehiagoko baimendutako gehieneko masa (BGM) daukaten salgaien garraiorako ibilgailu eta ibilgailu taldeei aldi baterako zirkulazio-murriztapena ezarri zitzaien, maiatzaren 2tik ekainaren 30era bitartean, 00:00etatik 24:00etara.
Programatuta zeuden obrak aurreikusitako data baino lehen amaitu direnez,
EBAZTEN DUT:
2017ko apirilaren 12ko ebazpenaren bidez ezarritako aldi baterako zirkulazio-murriztapena indarrik gabe uztea, Ertzaintzari eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Artapeneko eta Kudeaketako Zerbitzuari ebazpen hau jakinaraztea eta, A-15 bideko erabiltzaileek horren berri izan dezaten, behar den zabalkundea egitea.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 29a.
Trafikoko zuzendaria,
SONIA DÍAZ DE CORCUERA RUIZ DE OÑA.