Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2017ko ekainaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2765

AGINDUA, 2017ko maiatzaren 12koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, Donostiako 103.0 mhz frekuentzia esleitzen diona irratidifusio soinudun zerbitzu publikoari, zeina zuzenean kudeatzen baita titulartasun publiko autonomikoa duen erakundearen bidez.

964/2006 Errege Dekretuak, irailaren 1ekoak, frekuentzia-modulazioko uhin metrikoetako irrati-difusio soinudunaren Plan Tekniko Nazionala onartzen zuen, baita irrati-difusio soinuduna emateko frekuentzien esleipena arautu ere.

Errege Dekretuaren 14.3. artikuluaren arabera, Autonomia Erkidegoek eranskinean adierazitako frekuentziak erabilgarri dituzte, ikus-entzunezko arloko legeria autonomikoaren arabera, horretarako sortutako titulartasun publikoko erakundeei emateko. Akordioa estatuko organo eskudunari jakinarazi beharko zaio, Informazioaren Gizartearen eta Agenda digitalaren Estatuko Idazkaritzari alegia.

Plan Teknikoaren Eranskinean Donostiako 103.0 MHz frekuentziari erreferentzia egiten zaio. Igeldoko proiektu teknikoaren onespenaren izapidetzean, Informazioaren Gizartearen eta Agenda digitalaren Estatuko Idazkaritzak proposatu du aipaturiko frekuentzia EITBri esleitzea nazioarteko koordinazioa bermatzeko eta bateragarritasun elektromagnetikoa hobetzeko.

Ikus-entzunezko arloan Estatuaren oinarrizko araudia, ikus-entzunezko komunikazioari buruzko 7/2010 Lege Orokorra da. Estatuaren araudia, Autonomia Estatutuan finkaturiko eskumenak betez, legez garatzen da azaroaren 8ko ikus-entzunezko komunikazioari buruzko 231/2011 Dekretuaren bidez. Dekretu honek ikus-entzunezko komunikazio zerbitzua emateko araubide juridikoa garatzen du, 20.2 artikuluan adierazten denez, Kultura Sailari dagokio ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzu publikoa emateko gaikuntza-titulua esleitzea.

Halaber, Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 19. artikuluan ezartzen den moduan, gai honetan titulartasun estatala duten komunikabideei aplikatu behar zaien arautegi bereziari dagokionez Estatuarenekin koordinatuko da, alde batetik, eta, bestetik, Euskal Herriak erregula, sor eta atxiki ditzake bere telebista, irrati eta prentsa propioa, eta, oro har, bere helburuak lortzeko behar dituen gizarte komunikabide guztiak.

82/2017 Dekretua kontuan hartuta, apirilaren 11koa, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena, eta 24/2016 Dekretuaren 14.1.f artikuluan ezarritakoaren arabera, azaroaren 26koa, Lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena, gizarte hedabideen alorrean sail honi dagokio irratien emakida eta frekuentzien esleipenarekin zerikusia duena.

Beraz, araudiak esleitzen dizkidan eskumenez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Donostiako 103.0 MHz frekuentzia esleitzea ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzu publikoa emateko, kudeaketa zuzenaren bidez, Euskal Irrati Telebista operadore publikoaren bidez.

Bigarrena.– Informazioaren Gizartearen eta Agenda Digitalaren Estatuko Idazkaritzari jakinaraztea.

Hirugarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 12a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala