Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2017ko ekainaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2764

EBAZPENA, 2017ko maiatzaren 23koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, Basauri, Arrigorriaga, Bilbao eta Barakaldo udalerrietan (Bizkaia), Basauri-Retuerto artean, 132 kV-ko goi tentsioko linea elektrikoa aldatzeko baimena emateko, aldaketa-proiektua onartzeko eta onura publikokoa dela deklaratzeko dena.

Erreferentzia: L-8332 GHI/TLE.

Espedientea: AT-I-2016-26.

AURREKARIAK

Bat.– 2016ko urriaren 17an, Iberdrola Distribución Electrica, S.A.U. enpresak (egoitza: San Adrian Etorbidea, 48 Bilbao) honako hau eskatu zuen: Basauri, Arrigorriaga, Bilbao eta Barakaldo udalerrietan (Bizkaia), Basauri-Retuerto artean 132 kV-ko goi tentsioko linea elektrikoa aldaketa egiteko administrazio-baimena eta, zehatzago, onura publikoaren deklarazioa. Horretarako, eskabidea eta proiektu teknikoa aurkeztu zituen; proiektua Iván Martín Cavia industria-ingeniariak sinatu zuen, 2016ko abuztuaren 25eko konpetentzia-deklarazioaren arabera.

Bi.– Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, argitara eman zen horren iragarkia, Iberdrola Distribución Electrica, S.A.U. enpresaren eskabide hori jendaurrean jartzeko: 2016ko abenduaren 20ko BAO, 2017ko urtarrilaren 17ko EHAA, eta 2016ko abenduaren 16ko El Correo egunkaria.

Hiru.– 2016ko abenduaren 13an, ofizio bana igorri zitzaien Basauri, Arrigorriaga, Bilbao eta Barakaldoko Udalei, aipaturiko iragarkia udaletxeetako iragarki-oholetan jar zezaten; era berean, Ura, Bizkaiko Foru Aldundia, Adif Telefónica, Redesa eta Demarcación de carreteras de Aragón-ei eskatu zitzaion txostena egiteko eta bertan adierazteko instalazioaren onura publikoaren deklarazioa egokia zen ala ez, eta, hala bazegokion, egoki iritzitako baldintza teknikoak aurkezteko.

Lau.– Arauzko izapideak beteta, Iberdrola Distribución Electrika, S.A.U.-K, erakunde guztien izapideak onartu ditu, batez ere Urak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Redesak eta Adif-k aurkeztutakoak, eta espedienteari igortzen dira.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Bat.– Espedienteak arauzko izapide hauek bete ditu: Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 26ko 24/2013 Legea; Energia elektrikoko instalazioen garraioko, banaketako, merkaturatzeko eta hornidurako jarduerak eta baimentze-prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretua; Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretua eta bat datorren gainerako legedia.

Bi.– Sektore Elektrikoari buruzko 24/2013 Legearen 54. artikuluak onura publikoaren deklarazioa ematen die energia elektrikoa banatzeko instalazioei, horiek instalatzeko behar diren ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzea egiteko eta bide-zorra ezarri eta erabiltzeko, eta, deklarazio horrek berez dakar ondasun eta eskubide horien okupazioa eta urgentziaz okupatu beharra, lege horren 56. artikuluaren eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako.

Hiru.– Bizkaiko lurralde-ordezkaria da espediente hau ebazteko eskumena duen organoa, halaxe baitago ezarrita Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2006ko abenduaren 4ko Aginduaren 2. artikuluan (2006-12-26ko EHAA), 74/2017 Dekretuaren 24. artikuluari dagokionez (74/2017 Dekretua, apirilaren 11koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena).

EBAZTEN DU:

Baimena eta oniritzia ematea Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.ri honako proiektu honetarako: Basauri-Retuerto artean 132 kV-ko goi tentsioko linea elektrikoa aldatzea. Hona proiektuaren ezaugarri nagusiak:

– 132 kV-ko goi tentsioko linea elektrikoa aldatzea eroalea eta isolamendua ordezkatuz; jatorria Basauri ATn du, airez 12.609 metro ditu eta Retuerto ATn amaitzen da.

– 29 eta 31 euskarriak ordezkatzea, baita eroalea eta isolamendua ere.

Deklaratzea baimentzen den instalazioa onura publikokoa dela, eta deklarazioak, abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 56. artikuluan xedatutakoaren indarrez, honako hauek dakartza berekin: ondasunak eta eraginpeko eskubideak okupatu beharra, eta okupazioa, gainera, urgentziaz egin beharra. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan urgentziaz okupatzeko deklaraziorako ezartzen diren ondorioak dakartza, 53. artikuluan zehaztutako erregistro-ondorioekin.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan eta abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan xedatutakoarekin bat, eta baldintza orokor hauekin ematen da ebazpen hau:

1.– Iván Martín Cavia, industria-ingeniariak sinatutako proiektuaren arabera egin beharko dira obrak, 2016ko abuztuaren 25eko deklarazioaren arabera.

2.– Martxan jartzeko epea ez da urtebetekoa baino luzeagoa izango, ebazpen hau titularrak jaso duen egunetik aurrera.

3.– Obrak amaitzean, instalazioen jabeak Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzari jakinarazi beharko dio lanen amaiera, behin betiko onarpena eman eta abiarazte-akta egite aldera.

4.– Baimen hau eman dugu udalek eta probintziek eman beharreko lizentzia eta baimenei eta obrak egiteko behar diren gainerakoei ezer kendu gabe eta horietatik aparte, eta eskatzaileak beharrezkoak izango ditu horiek ere. Halaber, hirugarrenen eskubideak kaltetu gabe ematen da baimena, eta jabetza-eskubidea salbu utzita.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Saileko zerbitzu zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera hasita, eta hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta hurrengo artikuluen arabera.

Bilbao, 2017ko maiatzaren 23a.

Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.


Azterketa dokumentala