Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2017ko ekainaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2763

EBAZPENA, 2017ko maiatzaren 3koa, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita zein diren 2015. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko arrantzaren eta akuikulturaren sektoreari emandako laguntzen onuradunak. Laguntza-deialdi hori Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko ekainaren 24ko Aginduaren bidez egin zen.

Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza eta akuikulturaren sektorearentzako laguntzen 2015eko deialdia egiten duen Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko ekainaren 24ko Aginduan ezarritakoarekin bat etorrita, ebazpenak eman eta banan-banan jakinarazi zitzaizkien onuradunei laguntzak emateko prozedurari jarraituz, hau da, agindu honetan xedatutakoa betetzen zuten eskatzaileei espedientea aurkeztu zuten unearen arabera esleituta eta lehiaketaren teknikara jo gabe; kontuan hartu dira, gainera, hautatutako irizpide objektiboak aplikatzean lortutako ehunekoak eta haien haztapena, betiere laguntza-motaren arabera.

Agindu horretako 5. puntuko 7. paragrafoan xedatutakoa betez, eta alde batera utzi gabe laguntzei buruzko ebazpena bana-banan jakinaraztea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara emango da agindu horren babespean esleitutako laguntzen onuradunen zerrenda.

Hori guztia kontuan hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo.– Argitara ematea 2015eko ekitaldian zein diren Euskal Autonomia Erkidegoko arrantzaren eta akuikulturaren sektoreari emandako laguntzen onuradunak (ikus ebazpen honen eranskina), herritar guztiak jakitun egon daitezen. Laguntza-deialdi hori Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko ekainaren 24ko Aginduaren bidez egin zen.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 3a.

Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea,

BITTOR OROZ IZAGIRRE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala