105. zk., 2017ko ekainaren 5a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (209 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2759
HUTSEN-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «55/2017 Ebazpena, maiatzaren 12koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Gobernu Kontseiluak hartutako erabaki hau argitaratzea xedatzen duena: Erabakia, zeinaren bidez onartzen baita Sektoreko Mahaiaren Erabakia Lanbideri atxikitako lanpostu hutsei buruz, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren Erakunde Autonomoetako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko lehiaketa orokorreko deialdiari dagokionez».
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.a) artikuluak xedatzen duenez, aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta.
Gisa horretako hutsa atzeman da ebazpen honen testuan: «55/2017 Ebazpena, maiatzaren 12koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Gobernu Kontseiluak hartutako erabaki hau argitaratzea xedatzen duena: Erabakia, zeinaren bidez onartzen baita Sektoreko Mahaiaren Erabakia Lanbideri atxikitako lanpostu hutsei buruz, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren Erakunde Autonomoetako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko lehiaketa orokorreko deialdiari dagokionez». Ebazpen hori 2017ko maiatzaren 24ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (97. zk.) argitaratu zen. Horrenbestez, zuzenketa egiten da:
2017/2553 orrialdean (2/2), Erabakiaren eranskinean, honako testu hau argitaratzen da aipatu eranskinaren amaieran, aurreko argitalpenean ez baitzen sartu:
«Erabaki hau salbuespenezkoa izango da, eta behin baino ez da aplikatuko bertan adierazitako baldintzetan».