105. zk., 2017ko ekainaren 5a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (278 KB - 13 orri.)
- EPUB (410 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2758
AGINDUA, 2017ko maiatzaren 23koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Dokumentazioaren Baloraziorako, Aukeraketarako eta Dokumentaziora jotzeko Batzordeak (COVASAD) adostutako Gizarte Gaien, Etxebizitzaren, Barne Sailaren, Ogasunaren eta Lehendakariordetzaren funtsen kontserbazio-egutegiak onartzeko dena.
Administrazio honek sortzen dituen dokumentu-segidak aztertzeaz arduratu behar duen aholkularitza-organoa zein den ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Sistemaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko uztailaren 22ko 174/2003 Dekretuak, II. kapituluko bigarren atalean. Dekretu horretako 16. artikuluan ezartzen da, hain zuzen ere, Dokumentazioaren Baloraziorako, Aukeraketarako eta Dokumentaziora jotzeko Batzordeak (COVASAD) onartutako akordioetako batzuk Ogasun eta Herri Administrazio Saileko titularrak (egun, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak) onartu behar dituela, batzorde beraren arabera, aplikazio eta betetze orokorra izan behar badute, eta ondoren Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko direla.
Hori kontuan hartuta, eta 174/2003 Dekretuan jasotakoa gauzatzeko asmoz, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 3. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak baliatuz, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Agindu honen eranskinean azaltzen diren kontserbazio-egutegiak onartzea.
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
AZKEN XEDAPENA.–. Eraginkortasuna.
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 23a.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.