Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2017ko ekainaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2757

AGINDUA, 2017ko apirilaren 10ekoa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baitira Larratxo Fundazioaren estatutu sozialen aldaketak. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legera egokitzeko egin dira aldaketa horiek. Zehazki, 7., 8., 9., 10., 11., 16. eta 18. artikuluak aldatu dira.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2017ko urtarrilaren 25ean, eskabide bat sartu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren erregistroan, patronatuko presidente José María Beristain Icetak aurkeztua, zeinetan eskatzen baita Larratxo Fundazioaren estatutuen egokitzapena Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko. Egokitzapen hori fundazioaren patronatuak erabaki zuen 2016ko azaroaren 18an.

Bigarrena.– Eskabidearekin batera, fundazioaren estatutuak egokitzeko eskritura publikoaren kopia bikoitz baimendua aurkeztu da. Eskritura publiko hori 2016ko abenduaren 12an egiletsi zen Donostiako notario Manuel Fernando Cánovas Sánchez jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 2201).

Aipatutako eskritura publikoak honako hau jasotzen du: patronatuko idazkari Rafael Aguirre Franco jaunak –patronatuko presidentearen oniritziarekin– 2016ko azaroaren 18an Donostian egin zuen ziurtagiria, patronatuak 2016ko azaroaren 18an eginiko batzarrari buruzkoa. Izan ere, batzar horretan aho batez hartu zen fundazioaren estatutuak egokitzeko erabakia, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen lehenengo xedapen iragankorrean aurreikusitakoaren arabera; horrez gain, atal batzuen edukia aldatzea ere erabaki zen, fundazioaren funtzionamenduan eraginkortasun handiagoa lortzeko, hurrengo atalean adierazten den bezala.

Zehazki, fundazioaren estatutuen ia artikulu guztien aldaketa jasotzen da. Horrela, batetik, estatutu horiek Fundazioen Lege berrira egokitzen dira, batez ere honako arlo hauei dagokienez: ahalmenak eskuordetzeko mugak (8. artikulua, patronatuaren osaerari buruzkoa; 11. artikulua, patronatuaren egitekoak; 18. artikulua, azkentzeari buruzkoa). Bestetik, patronatuaren kideak hautatzeari, horien iraupenari eta azkentze-kasuetan dituzten ahalmenei buruzko zenbait artikulu aldatzen dira, besteak beste (7. artikulua, patronatuaren eratzea, osaera eta iraupena; 9. artikulua, patronatuaren barne-funtzionamendua; 10. artikulua, eratzea eta erabakiak hartzea; 16. artikulua, estatutuak aldatzea).

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta, ondoren, ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; eta Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 6.1.m) artikuluan (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen dekretua).

Bigarrena.– Funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio espediente honi, eta, bereziki, xedapen hauetan eskatutakoak: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuko 33.1 artikuluan, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikuluan; horrenbestez, aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan xedatutakoarekin bat dator estatutuen aldaketa.

Aipatutako artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea Larratxo Fundazioaren estatutuen egokitzapena, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen lehenengo xedapen iragankorrean aurreikusitakoaren arabera, bai eta atal batzuen aldaketa ere, horri dagokionez bigarren aurrekariaren hirugarren paragrafoan adierazi denaren arabera, fundazioaren patronatuak 2016ko azaroaren 18an erabaki zuena oinarri hartuta, agindu honen datarekin, Donostiako notario Manuel Fernando Cánovas Sánchezen aurrean 2016ko abenduaren 12an egiletsitako eskritura publikoan aurreikusita dauden baldintzetan (protokolo-zenbakia: 2201).

Bigarrrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 10a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala