105. zk., 2017ko ekainaren 5a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (213 KB - 2 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2750
724/2017 EBAZPENA, maiatzaren 12koa, Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena. Honen bidez, lau urterako izendatzen da, aldi baterako, luzatzeko aukerarekin, Laura Cortázar Galarza andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdea ESIko atal sanitarioko buru, espezialitate honetan: Oftalmologia Pediatrikoa eta Begi Higikortasuna.
Urriaren 19ko 883/2016 Ebazpenaren bitartez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdea ESIko atal sanitarioko buru lanpostua lehiaketa bidez betetzeko, espezialitate honetan: Oftalmologia Pediatrikoa eta Begi Higikortasuna.
Epaimahai kalifikatzaileak aurkeztutako eskabideak baloratu ditu, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Laura Cortázar Galarza andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdea ESIko atal sanitarioko buru, espezialitate honetan: Oftalmologia Pediatrikoa eta Begi Higikortasuna.
Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat, zera
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Laura Cortázar Galarza andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdea ESIko atal sanitarioko buru izendatzea aldi baterako, espezialitate honetan: Oftalmologia Pediatrikoa eta Begi Higikortasuna.
Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, eta aldi baterakoa izango da luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta ondorioetarako data hau izango da: 2017ko maiatzaren 1a.
Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, ezpada luzapena onartzen, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko 6. atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Donostialdea ESIari jakinaraztea.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen honi dagokion iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia, 2017ko maiatzaren 12a.
Donostialdea ESIko zuzendari gerentea.
E (1052/2015 Ebazpena irailaren 3koa).
Pertsonaleko zuzendaria,
ESTHER LITAGO SOLA.