Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2017ko ekainaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2749

721/2017 EBAZPENA, maiatzaren 12koa, Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena. Honen bidez, lau urterako izendatzen da, aldi baterako, luzatzeko aukerarekin, Alberto Hernández Fernández jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdea ESIko zerbitzu sanitarioko buru, espezialitate honetan: Kirurgia Ortopedikoa eta Traumatologia.

Urriaren 19ko 882/2016 Ebazpenaren bitartez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdea ESIko zerbitzu sanitarioko buru lanpostua lehiaketa bidez betetzeko, espezialitate honetan: Kirurgia Ortopedikoa eta Traumatologia.

Epaimahai kalifikatzaileak aurkeztutako eskabideak baloratu ditu, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Alberto Hernández Fernández jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdea ESIko zerbitzu sanitarioko buru, espezialitate honetan: Kirurgia Ortopedikoa eta Traumatologia.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat, zera

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Alberto Hernandez Fernandez jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdea ESIko zerbitzu sanitarioko buru izendatzea aldi baterako, espezialitate honetan: Kirurgia Ortopedikoa eta Traumatologia.

Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, eta aldi baterakoa izango da luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta ondorioetarako data hau izango da: 2017ko maiatzaren 1a.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, ezpada luzapena onartzen, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko 6. atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Donostialdea ESIari jakinaraztea.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen honi dagokion iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2017ko maiatzaren 12a.

Donostialdea ESIko zuzendari gerentea.
E (1052/2015 Ebazpena, irailaren 3koa)

Pertsonaleko zuzendaria,

ESTHER LITAGO SOLA.


Azterketa dokumentala