Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2017ko ekainaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2713

EDIKTUA, 231/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Merkataritza Laguntza emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Merkataritza-arloko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 231/2016 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Transportes Oscar Toro, S.L.

Abokatua.

Prokuradorea: Carmen Carrasco Arana.

Demandatua: Herpanor, S.A.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-05-08an. Hona hemen epaitza:

67/2017 EPAIA

Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 8a.

Nik, M.ª Teresa Trinidad Santosek, Merkataritza-arloko Epaitegiko epaile magistratuak, ikusi ditut garraio-kontratuan diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruzko 231/2016 hitzezko judizioaren auto hauek. Hona hemen alderdiak: batetik, demandatzaile gisa, Transportes Oscar Toro, S.L., Carmen Carrasco Arana prokuradorea ordezkari duela eta Belén Becerra Serrano letraduaren laguntzarekin, eta, bestetik, demandatu gisa, Herpanor, S.A., auzi-ihesean. Horiek horrela, epai hau ematen dut.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Carmen Carrasco Arana prokuradorea ordezkari dela Transportes Oscar Toro, S.L.k jarritako demanda, Hepanor, S.A.ren aurkakoa (auzi-ihesean). Horrela, bada,

Demandatua kondenatzen dut demandatuari 2.069,77 euro gehi 3/2007 Legean ezarritako berandutze-interesak ordaintzera.

Demandatua kostuak ordaintzera kondenatzen da.

Herpanor, S.A. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZL).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 10a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala