103. zk., 2017ko ekainaren 1a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (192 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2712
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 1425/2016 prozeduraren ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak. 1425/2016.
Alderdi demandatzailea: Maria Elina González Florentín.
Alderdi demandatua: Rodney Wilton Armoa Ruiz.
Ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Judizio horretan, honako ebazpen hau eman da:
232/2017 epaia, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 1425/2016 prozeduran emana. Prozedura hori Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian bideratu da, Maria Elina González Florentín demandatzailearen eta Rodney Wilton Armoa Ruiz demandatuaren artean.
Rodney Wilton Armoa Ruiz demandatuaren egungo helbidea edo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, 20 egun balioduneko epean.
Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 9a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.