Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2017ko ekainaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2710

EDIKTUA, 731/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 731/2016-E hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Maria de los Angeles Alonso Bofarull.

Demandatua: Mascotix.net

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-04-26an. Hona hemen epaitza:

«Osorik baiesten da María de los Ángeles Alonso Bofarull andreak Mascotix.net-en aurka aurkeztutako demanda. Horrenbestez, azken hori kondenatzen dut 88,26 euro ordaintzera, gehi ebazpen honen zuzenbideko laugarren oinarrian zehaztutakoaren araberako interesak; alderdi demandatuari ezartzen dizkiot berariaz kostuak.»

Mascotix.net demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 9a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala