Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2017ko ekainaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2708

EDIKTUA, 164/2016 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Eibarko (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian 164/2016 prozedura arrunta bideratu da, Antonio Gomez Vargasek eta Maria Pilar Sousa Lebaniegosek eskatuta Catalina Dolores Ruiz Fernandezen aurka. Prozedura horretan, epaia eman da; hona hemen idazpurua eta epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Antonio Gomez Vargasek eta Maria Pilar Sousa Lebaniegosek eskatuta ondoriozteatu den demanda, Catalina Dolores Ruiz Fernandezen aurkakoa; horrenbestez, azken hori kondenatzen dut hogeita zortzi mila zazpiehun eta hirurogeita hamasei euro eta berrogeita hamaika zentimo (28.776,51) ordaintzera; zenbateko horri gehituko zaio KZren 1108. artikuluan adierazitako interesa, 2013ko uztailaren 8tik aurrera, PZLren 576 artikuluan adierazitakoa kaltetu barik.

Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot prozesuko kostuak.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, legeak agindu bezala.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (Kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Catalina Dolores Ruiz Fernandez demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Eibarren (Gipuzkoa), bi mila eta hamazazpiko apirilaren hemezortzian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala