Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2017ko ekainaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2707

EDIKTUA, 334/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Durangoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), utzarazpenari buruzko 334/2016 hitzezko judizioa bideratu da, Luisa Iñigo Mateosek eskatuta, Maria Natividad Oleaga Meaberen aurka. Prozedura horren gainean, epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

90/2017 EPAIA

Epailea: Julio Luis Gallego Martinez jauna.

Lekua: Durango (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamazazpiko maiatzaren laua.

Alderdi demandatzailea: Luisa Iñigo Mateos.

Abokatua: Ana Teresa Oruetxebarria Obieta.

Prokuradorea: Zigor Capelastegui Cristobal.

Alderdi demandatua: Maria Natividad Oleaga Meabe.

Abokatua.

Prokuradorea.

Gaia: kontratu bat suntsiaraztea.

EPAITZA

Partez baiesten dut Capelastegui Cristóbal prokuradoreak María Natividad Oleaga Meabe andrearen aurka aurkeztutako demanda. Horrenbestez, honako erabaki hauek hartzen ditut:

1.– Deklaratzen dut suntsiarazita dagoela bi alderdiak lotzen dituen errentamendu-kontratua. Hortaz, eskatutako utzarazpean bidezkoa denez, demandatua kondenatzen dut libre eta hutsik eta demandatzaileen esku uztera demanda-idazkiaren lehenengo egitatean deskribatzen den higiezina (merkataritza-lokala, Amorebieta-Etxanoko Ogenabekoa kaleko 10ean dagoena). Gainera, legez ezarritako epean hala egiten ez badu, handik kanporatu egingo dutela ohartarazten diot.

2.– Demandatuari ezartzen dizkiot kostuak berariaz.

Eta Maria Natividad Oleaga Durango Meabe demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut hau, Durangon (Bizkaia), bi mila eta hamazazpiko maiatzaren bostean.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala