103. zk., 2017ko ekainaren 1a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (184 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 9 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2706
EDIKTUA, 1033/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 9 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 1033/2016 hitzezko judizioa.
Demandatzailea: Frutas Iru, S.A.
Abokatua: Isaac Trapote Fernandez.
Prokuradorea: Rosa Alday Mendizabal.
Demandatua: Antonio Jose Amortegui Londoño.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Judizio horretan, epaia eman da 2017-04-26an. Hona hemen epaitza:
Osorik baiesten dut Rosa Alday Mendizabal prokuradoreak Frutas Iru, S.A.ren izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako demanda, Antonio José Amortegui Londoñoren aurkakoa, auzi-iheslaria bera. Horrenbestez, aipatutako demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera: 2.066,32 euro, eta berandutze-interesa, abenduaren 29ko 3/2004 Legearen 7.2 artikuluan aurreikusitako legezko tasaren araberakoa; interes hori ordainketak egiteko betebeharra mugaeguneratzen den egunetik sortuko da, demandarekin batera aurkeztutako fakturetan adierazitako egunetik, alegia. Prozedura honetan sortutako kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot.
Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Antonio Jose Amortegui Londoño demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak ezin du errekurtsorik jarri.
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.
Bilbao (Bizkaia), 2017ko maiatzaren 4a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.