Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2017ko ekainaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2705

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 7/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 7/2017 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Alderdi demandatzailea: Inez Natalie Rivera Toscano.

Alderdi demandatua: Delcio Castillon Carhuamaca.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Nik, Virginia Merino Guijarrok, Bilboko Lehen Auzialdiko sei zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, jakinarazten dut:

Epaitegi honetan, guraso eta seme-alaben arteko neurriei buruzko 7/2017-O prozedura izapidetu da, zeinaren autoetan 03-05-2017 epaia eman baita; interesdunak eskuragarri du epaiaren kopia, bulego honetan.

Demandatuari legez ezarritako eran jakinarazpena egiteko balio dezan, ez baitakigu non dagoen, ediktu hau eman eta sinatzen dut, ale bitan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin; eta, halaber, aditzera ematen zaio ezen, aipatu ebazpenaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela, hogei eguneko epean.

Bilbao (Bizkaia), 2017ko maiatzaren 3a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala