Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2017ko ekainaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2704

EDIKTUA, 56/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 56/2017 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Maria Carmen Fernandez Santamaria.

Abokatua: Emili Manuel Castelo-Branco Flores.

Prokuradorea.

Demandatua: Joseba Fernandez Santamaria.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatu judizioan, epaia eman da 2017-04-03an, eta honako hauek dira xedapenak:

Osorik baiesten dut María del Carmen Fernández Santamaríak aurkeztutako demanda, Joseba Fernández Santamaríaren aurkakoa. Horrenbestez, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 1.004,65 euro ordaintzera. Zenbateko horrek diruaren legezko interesa sortuko du, 2017ko urtarrilaren 12tik ebazpen hau ematen den arte.

Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot kostuak.

Joseba Fernandez Santamaria demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2017ko maiatzaren 3a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala