Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2017ko ekainaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
2703

EDIKTUA, delitu arinen gaineko 42/2017 berehalako judizioaren apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Aipatutako prozeduran ebazpena eman da, eta hauek dira idazpurua eta xedapen-zatia:

«Arabako Probintzia Auzitegiak, Jesús Alfonso Poncela García magistratuak osatutako pertsona bakarreko auzitegi gisa, bi mila eta hamazazpiko apirilaren 10ean epaia eman du.

115/2017 EPAIA

Zigor-arloko apelazio-errekurtsoaren salako 42/2017 erroiluan, delitu arinen gaineko 1750/2016 berehalako judizioaren ondoriozkoa, zeina Vitoria-Gasteizko 2 zenbakiko Instrukzio Epaitegitik baitator, higiezin bat okupatzearen ondoriozko delitu arin bat zela kausa bideratua, errekurtso hori José Ojea Alonso letraduaren zuzendaritzapean Zouhair Akilik sustatua 2017-02-14ko 86/2017 epaiaren aurka, eta parte apelatua Ensanche 21 SA izanik.

EPAITZA

Ezesten dut Zouhair Akilik bere izenean eta eskubidean jarritako apelazio-errekurtsoa, 2017ko otsailaren 14ko 86 epaiaren aurkakoa, zeina eman baitzen Vitoria-Gasteizko 2 zenbakiko Instrukzio Epaitegian bideratutako delitu arinen gaineko 1750/2016 berehalako judizioan; horrenbestez, baiesten dut aurkaraturako ebazpena, eta apelatzailea kondenatzen dut bigarren auzialdiaren kostuak ordaintzera.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.»

Zouhair Akili demandatuaren gaur egungo helbidea edo egoitza ezezaguna denez, ediktu hau EHAAn argitaratzea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 11.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala