Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2017ko ekainaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
2702

AGINDUA, 2017ko maiatzaren 19koa, Segurtasuneko sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen eta argitaratzen baita uztailaren 21eko 168/1998 Dekretuaren bitartez sortutako Bideozaintza eta Askatasunen Batzordearen osaera. Izan ere, dekretu horrek garatzen du Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziak toki publikoetan bideokamerak erabiltzeko baimenen eta haien erabileraren erregimena.

Segurtasuneko sailburuaren 2014ko urtarrilaren 30eko Aginduaren bidez (2014ko otsailaren 11ko EHAA, 28. zk.), uztailaren 21eko 168/1998 Dekretuaren bitartez sortutako Bideozaintza eta Askatasunen Batzordearen osaera aldatu eta argitara eman zen. Izan ere, dekretu horrek garatzen du Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziak toki publikoetan bideokamerak erabiltzeko baimenen eta haien erabileraren erregimena.

Euskal Autonomia Erkidegoko fiskal nagusia aldatzearen ondoriozko antolaketa-aldaketei erantzuteko, beste aldaketa batzuk egin behar dira; hori dela-eta, Bideozaintza eta Askatasunen Batzorde horren osaera berria argitaratu behar da.

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Bideozaintza eta Askatasunen Batzordearen osaera hauxe da:

– Batzordeburua: Juan Luis Ibarra Robles jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko presidentea.

– María del Carmen Adán del Río andrea, Euskal Autonomia Erkidegoko fiskal nagusia, edo haren ordezkoa.

– José Francisco Etxeberria Guridi jauna, bere konpetentzia dela-eta Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak aukeratua (ordezkoa: Gema Varona Martínez andrea).

– Segurtasun Saileko Ertzaintzako zuzendaria (ordezkoa: Ertzaintzako burua).

– Segurtasun Saileko Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria (ordezkoa: Idazkaritza Nagusiko burua).

– Segurtasun Saileko Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria (ordezkoa: Trafikoko zuzendaria).

– Bideozaintza eta Askatasunen Batzordeko idazkaria: Segurtasun Sailari atxikitako letradua, Segurtasuneko sailburuak izendatua.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 19a.

Segurtasuneko sailburua,

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.


Azterketa dokumentala