Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2017ko ekainaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2696

EBAZPENA, 2017ko maiatzaren 17koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko landa eremuak sustatu eta garatzeko laguntzak emateko Balorazio Batzordea osatuko duten pertsonak.

Ikusi da Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2016ko abenduaren 14ko Agindua (2016ko abenduaren 30eko EHAA, 248. zk.); agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuak sustatu eta garatzeko laguntzen deialdia egin zen 2017ko ekitaldirako.

Aintzat hartu da agindu horren hamargarren puntuan aurreikusitakoa; horren arabera, Balorazio Batzorde bat eratuko da aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, baita ebazpen-proposamena prestatzeko ere Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariari helarazteko, eta batzorde hori bost pertsonak osatuko dute: lau, aipatu zuzendaritzako kide izango dira; eta horietarik bat, Landaren eta Itsasertzaren Garapenerako Zerbitzuko arduraduna izango da, zeinak presidente gisa jardungo baitu, eta aipatu zuzendaritzako teknikarien artetik aukeratuko dira beste hirurak. Bosgarren pertsona Hazi Fundazioak proposatuko du.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordea osatuko duten pertsonak izendatzea eta bere osaera jakinaraztea: Honako hau izango da:

Batzordeburua: M.ª Eugenia Santos Urdiain.

Kontseilukideak:

● Ion Pagaldai Barruetabeña, idazkari ere izango da.

● Inma Lacalle Aberásturi.

● Olga Prado Villar.

● Virginia Andrés Aranberri, Hazi Fundazioak proposatutako pertsona.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, urriaren 1eko 26ko 40/2015 Legearen 24. artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan eta jende guztia jakinaren gainean egon dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 17a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,

IRMA MARIA BASTERRA UGARRIZA.


Azterketa dokumentala