103. zk., 2017ko ekainaren 1a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (5531 KB - 30 orri.)
- EPUB (2651 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
2693
EBAZPENA, 2017ko maiatzaren 22koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, Lehendakaritzaren idazkariak 2000ko maiatzaren 24an emandako Ebazpenaren zati bat aldatzen duena. Ebazpen haren bitartez onartu zen nola aplikatu behar diren erakunde Nortasunaren Eskuliburuko zehaztasunak paper-gauzetan, publizitatean, argitalpenetan, ibilgailuetan eta seinaleetan.
Abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuak Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Nortasunaren Eskuliburua arautu zuen. Dekretu horren azken xedapenetako lehenean ezarritakoaren arabera, Lehendakaritzako idazkariak ebazpen bidez zehaztuko du nola aplikatu behar diren erakunde nortasunaren oinarrizko zehaztasun eta arauak paper-gauzetan, publizitatean, argitalpenetan, ibilgailuetan eta seinaleetan.
Horrela, Lehendakaritzako idazkariaren 2000ko maiatzaren 24ko Ebazpenaren bitartez onartu zen nola aplikatu behar diren Erakunde Nortasunaren Eskuliburuko zehaztasunak paper-gauzetan, publizitatean, argitalpenetan, ibilgailuetan eta seinaleetan.
Hainbat eguneratze izan ondoren, eta aurrekoa aldatzeko, berariazko beste nortasun-ikur bat onartu du Gobernu Kontseiluak 2017ko apirilaren 4an egindako bileran, Eusko Jaurlaritzaren publizitate-kanpaina eta zabalkunde-jarduera guztietan aplikatzeko. Ikurra mezu bateratzaile, tagline edo ikurritz bat da «Euskadi, auzolana / Euskadi, bien común» eta Eusko Jaurlaritzaren erakunde-markaren goialdean txertatuko da
Horrenbestez, hauxe
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Lehendakaritzako idazkariak 2000ko maiatzaren 24an emandako Ebazpenaren zati bat aldatzea. Ebazpen haren bidez onartu zen nola aplikatu behar diren Erakunde Nortasunaren Eskuliburuko zehaztasunak paper-gauzetan, publizitatean, argitalpenetan, ibilgailuetan eta seinaleetan.
Bigarrena.– Eskuliburuaren publizitate-euskarrian mezu bateratzaile, tagline edo ikurritz bat txertatzea «Euskadi, auzolana / Euskadi, bien común», eranskinean zehaztu bezala.
Hirugarrena.– Indarrik gabe uztea Lehendakaritzako idazkari nagusiak 2013ko uztailaren 2an emandako Ebazpena, Lehendakaritzako idazkariaren 2000ko maiatzaren 24ko Ebazpenaren zati bat aldatzen duena. Lehendakaritzako idazkariaren 2000ko maiatzaren 24ko Ebazpenaren bitartez onartu zen nola aplikatu behar diren Erakunde Nortasunaren Eskuliburuko zehaztasunak paper-gauzetan, publizitatean, argitalpenetan, ibilgailuetan eta seinaleetan.
Laugarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hartuko du indarra ebazpen honek.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 22a.
Lehendakaritzako idazkari nagusia,
JESÚS MARÍA PEÑA MARTÍNEZ.