Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2017ko ekainaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2690

HUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «Ebazpena, 2017ko maiatzaren 9koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen errektorearena, irakasle agregatuen eta osoen plazak betetzeko lehiaketarako deialdia egiteko dena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Aipatu bezalako hutsak atzeman dira honako ebazpen honen testuan, euskarazko bertsioan: «Ebazpena, 2017ko maiatzaren 9koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen errektorearena, irakasle agregatuen eta osoen plazak betetzeko lehiaketarako deialdia egiteko dena» (2017ko maiatzaren 22ko EHAA, 95. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Euskarazko bertsioan, 2017/2501 (36/21) II. eranskina, lanpostuaren zenbakia 12,

Honako hau dioen lekuan:

«12.– Lehiaketa epaitu behar duen batzordea. Kategoria: Irakasle agregatua. Jakintza arloa: Estetika eta Arteen Teoria. AGC8L1-D00115-14. (Ez-elebiduna).

Batzorde titularra:

Francisca Pérez Carreño. Murtziako Unibertsitatea. Unibertsitateko katedraduna.

Miguel Salmerón Infante. Madrilgo Unibertsitate Autonomoa. Unibertsitateko irakasle titularra.

Josu Rekalde Izagirre. UPV/EHU. Unibertsitateko katedraduna.

Ana M. Leyra Soriano. Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea. Unibertsitateko irakasle titularra.

Remedios Ávila Crespo. Granadako Unibertsitatea. Unibertsitateko katedraduna».

Honela esan behar du:

«12.– Lehiaketa epaitu behar duen batzordea. Kategoria: Irakasle agregatua. Jakintza arloa: Estetika eta Arteen Teoria. AGC8L1-D00115-14. (Ez-elebiduna).

Batzorde titularra:

Francisca Pérez Carreño. Murtziako Unibertsitatea. Unibertsitateko katedraduna.

Miguel Salmerón Infante. Madrilgo Unibertsitate Autonomoa. Irakasle kontratatu doktorea.

Josu Rekalde Izagirre. UPV/EHU. Unibertsitateko katedraduna.

Ana M. Leyra Soriano. Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea. Unibertsitateko irakasle titularra.

Remedios Ávila Crespo. Granadako Unibertsitatea. Unibertsitateko katedraduna».


Azterketa dokumentala