Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2017ko ekainaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2687

AGINDUA, 2017ko maiatzaren 4koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, I-A, I-B, II-A, II-B, II-C eta III-A berariazko osagarria duten mailetako lanpostuak betetzeko lehiaketako balorazio-batzordearen osaera aldatzeko dena. Lanpostu horiek «Kultura-ondarea, prentsa eta publizitatea» jakintza-arlokoak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioentzat gordeta daude.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2016ko maiatzaren 24ko Aginduaren bidez, I-A, I-B, II-A, II-B, II-C eta III-A berariazko osagarria duten mailetako lanpostuak betetzeko lehiaketarako deialdia eta berariazko oinarriak onartzen dira. Lanpostu horiek «Kultura-ondarea, prentsa eta publizitatea» jakintza-arlokoak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioentzat gordeta daude.

Balorazio-batzordea aldatu beharra sortu denez, beste izendapen batzuk egiten dira, lehen izendatu zirenak ordezteko.

Euskal Funtzio Publikoaren Legearen 46. artikuluan eta hurrengoetan, eta urriaren 13ko 190/2004 Dekretuak onartu zuen EAEko administrazio publikoetako funtzionarioen lanpostuak betetzeko Erregelamenduan ezarritakoarekin bat, aipatutako legearen 6.1.j) artikuluak ematen didan eskumenaz baliatuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Concepción Dorronsoro Perez de Carcamo andrea ordezko kide izendatzea, Jose Manuel Meaurio Antón jaunaren ordez.

Bigarrena.– Miren Maite Marzana Martínez andrea ordezko kide izendatzea, Irune Zumalde Igartua andrearen ordez.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 4a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala