Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2017ko ekainaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2686

122/2017 EBAZPENA, maiatzaren 22koa, Barakaldo-Sestao ESIko zuzendari gerentearena, apirilaren 20ko 108/2017 Ebazpena aldatzeko dena. Ebazpen horren bidez, Victor Escobal Tamayo jauna aldi baterako Urologiako Atalburu izendatzen da Osakidetzako Barakaldo-Sestao ESIan, luza daitekeen lau urteko epe baterako.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak, testuinguruak lagunduta ulertzen ez badira eta haiek aldatzeak dokumentuaren edukia edo zentzua benetan edo itxuraz aldatzea badakar, maila bereko edapenaren bidez aldatuko dira.

Gisa horretako hutsa atzeman da honako ebazpen honen testuan: «108/2017 Eazpena, apirilaren 20koa, Barakaldo-Sestao ESIko zuzendari gerentearena. Honen bidez, lau urterako izendatzen da, aldi baterako, luzatzeko aukerarekin, Victor Escobal Tamayo jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestao ESIko atal sanitarioko buru, espezialitate honetan: Urologiakoa»; ebazpen hori 2017ko maiatzaren 9ko EHAAn argitaratu zen (86 zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da:

2017/2284(1/1) orrialdean,

Hau adierazten den zatian:

«Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, eta aldi baterakoa izango da luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta ondorioetarako data hau izango da: 2016ko ekainaren 13a».

Honako hau adierazi behar du:

«Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, eta aldi baterakoa izango da luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta ondorioetarako data hau izango da: ebazpen honi dagokion iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera».

Barakaldo, 2017ko maiatzaren 22a.

Barakaldo-Sestao ESIko zuzendari gerentea,

JOSEBA JULEN BALLESTERO ZARRAGA.


Azterketa dokumentala