Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2017ko maiatzaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2615

EDIKTUA, delitu arinen gaineko 397/2015 judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Nora Albizua de Castrok, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Justizia Administrazioaren letradua naizen honek, fede ematen dut:

Delitu arinei buruzko berehalako 470/2015 judizioaren gainean, probidentzia eman da. Hau dio:

1.– Ivan Millor-i ediktuen bidez epaia jakinarazi eta gero, egin bitez judizio honetan emandako epaiaren aurkako apelazio-errekurtsoa ezartzeko Janire Negrillo Doradok 2016-11-03an aurkeztutako idazkiaren izapideak, batu bekie dagozkion autoei, eta eman bekizkie kopiak pertsonatu diren gainerako alderdiei.

2.– Prozedura Kriminalaren Legearen (PKL) 976. artikuluaren arabera, 790. artikuluan zehaztutako epean eta eran aurkeztu da errekurtsoa, eta beraz, onartu egin da izapideak egiteko.

3.– Eman bekie idazkia gainerako alderdiei, hamar eguneko epean errekurtsoa aurkaratzeko idazkia edo atxikitzekoa aurkez dezaten, zeinetan frogaldia eskatu ahal izango baitute Prozedura Kriminalaren Legearen (PKL) 790. artikuluaren 3. paragrafoan ezarritakoari jarraikiz. Idazki horretan, bestalde, jakinarazpenak bidaltzeko helbidea jarriko dute.

4.– Autoetan ageri den helbidea ezarri da jakinarazpenetarako ere.

Epaileak ebatzi eta sinatzen du. Fede ematen dut.

EPAILEA.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.

Eta Ivan Millor Martin-i jakinarazteko balio dezan ematen dut hau, Getxon (Bizkaia), bi mila eta hamazazpiko maiatzaren bian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala