99. zk., 2017ko maiatzaren 26a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (187 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 14 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2614
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 8/2017 prozeduraren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 14 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: 8/2017 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Demandatzailea: Mariama Abudusulem.
Abokatua: Felix Otaola Urieta.
Prokuradorea: Isabel Lopez Linares Arechederra.
Demandatua: Israilor Atchaakpo.
Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Judizio horretan, autoa eman da 2017-04-24an. Auto horren kopia eskuragarri du interesdunak bulego judizial honetan.
Israilor Atchaakpo demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi da, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke hogei egun balioduneko epean.
Bilbao (Bizkaia), 2017ko apirilaren 24a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.