Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2017ko maiatzaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 10 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2613

EDIKTUA, 548/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 10 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 548/2015 hitzezko judizioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-09-19an. Hona hemen epaitza:

Nik, Jose Maria Ortuondo Rocandio, Bilboko Lehen Auzialdiko 10 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen honek, fede ematen dut:

548/2015 hitzezko judizioan, epaitegi honetako magistratu Marta Iciar Fernandez - Hierro Martinezek epaia eman zuen, 2016-09-19an.

Santiago Sueiras Alvarez jaunarekin harremanetan jartzea ezinezkoa izan denez, ediktu honen bidez jakinarazten zaio epaia, eta ohartarazten zaio ebazpen horren aurka ezingo duela errekurtsorik jarri.

Epaitegi honetako bulegora joanda ezagutu daiteke ebazpen honen edukia osoa.

Bilbao (Bizkaia), 2017ko apirilaren 12a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala