99. zk., 2017ko maiatzaren 26a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (227 KB - 2 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
2606
AGINDUA, 2017ko maiatzaren 4koa, Hezkuntzako sailburuarena, Beasaingo «Beasain Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari (Gipuzkoa) Haur Hezkuntzako 2. zikloko unitateak gehitzeko baimena emateko dena.
Haur Hezkuntzako 2. zikloko unitate bat gehitzeko baimena eskatuz Beasaingo «Beasain Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (apirilaren 9ko BOE), ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzkoa; otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxeari baimena ematen zaio, 2017-2018 ikasturtetik aurrera, Haur Hezkuntzako 2. zikloko unitate bat gehitzeko:
Kode-zenbakia: 20001100.
Izen espezifikoa: «Beasain Ikastola».
Titularra: Andramendi Irakaskuntzako Kooperatiba Elkartea.
Helbidea: Urbialde kalea, 2.
Udalerria: Beasain.
Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.
Baimena:
– Haur Hezkuntzako 2. zikloko unitate bat gehitzea, 25 ikaspostuko edukierakoa.
Ikastetxearen osaera:
– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 7 unitate, honelako edukierakoak:
● 3 unitate urtebetetik beherako ikasleentzat, bakoitza 8 ikaspostuko edukierakoa.
● 2 unitate urtebetetik bi urtera bitarteko ikasleentzat; bakoitza 13 ikaspostuko edukierakoa.
● 2 unitate bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat; bakoitza 18 ikaspostuko edukierakoa.
– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 5 unitate, 125 ikaspostu.
– Lehen Hezkuntza: 7 unitate, 175 ikaspostu.
– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 4 unitate, 101 ikaspostu.
2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago ikastetxea, agindu honen bidez baimendutako unitateetan arituko diren irakasleen titulazioari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.
3. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Agindu honen bidez ematen den baimenak ez dakar berekin hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzarik lortzea.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 4a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.