Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2017ko maiatzaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2605

159/2017 DEKRETUA, maiatzaren 23koa, Hezkuntzako sailburuak Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseilurako aukeratutako kideen izendapenak berritzen dituena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitatea Antolatzeko ekainaren 29ko 19/1998 Legearen 14. artikuluaren bidez, Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseilua sortu zen.

Azaroaren 17ko 314/1998 Dekretuaren bidez arautzen da Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseilua, eta, Dekretuaren 3.1.b) artikuluan xedatzen denez, besteak beste «bost kidek, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren izenean, sailburuak izendatuta» parte hartuko dute Kontseiluan.

Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 68.1. artikuluak ezartzen du kontseilu hori dela Unibertsitate Sistema Publikoaren helburuak zehazteko koordinazio-, aholkularitza- eta parte hartzeko organoa. Bestalde, 68.2. artikuluan xedatutakoaren arabera, Unibertsitateen arloko sail eskuduneko sailburu titularra, edo eskuordetzen duen pertsona, izango da organo horren buru. Era berean, a) letran xedatzen denez, besteak beste sei kidek –Unibertsitateen arloko sail eskudunaren izenean eta sail horren titularrak izendatuta– osatuko dute organo hori.

Maiatzaren 23ko 108/2006 Dekretuaren bidez, Kontseilua osatzeari buruzko azaroaren 17ko 314/1998 Dekretuaren 3. artikulua aldatzen da, 3/2004 Legean xedatutakora egokitzeko.

Azaroaren 17ko 314/1998 Dekretuak, Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseilua arautzen duenak, 7.2. artikuluan xedatutakoaren arabera, lau urteko aldian arituko dira Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak izendatutako kideak beren funtzioetan, izendapenaren datatik kontatzen hasita, eta besteak beste agintaldia bukatzeagatik utziko dituzte beren funtzioak.

Apirilaren 16ko 205/2013 Dekretuaren bidez (EHAA, 2013-05-15), Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseilurako aukeratutako honako kide hauek izendatu ziren: Olatz Garamendi Landa andrea eta Jorge Arevalo Turrillas jauna.

Ondorioz, Hezkuntzako sailburuaren proposamenez eta Gobernu Kontseiluak 2017ko maiatzaren 23an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseilua arautzen duen azaroaren 17ko 314/2007 Dekretuaren 7.2 artikuluan aipatutako 4 urteko epea igaro baita, horregatik, Hezkuntzako sailburuak Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseilurako aukeratutako honako kide hauen izendapenak berritu daitezela beste lau urterako:

– Olatz Garamendi Landa Andrea, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea. Izendapenak 2017ko maiatzaren 15etik aurrera izango ditu ondorioak.

– Jorge Arévalo Turrillas jauna, Lanbide Heziketako sailburuordea. Izendapenak 2017ko maiatzaren 15etik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 23a.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERÍA.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala